Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV).

Tropelan faborito nagusiak Froome eta Porte baziren ere, bigarren hau izan zen erorikoaren ondorioz etxera joan zen bakarra eta horrenbestez puntu gutxien eman zituen txirrindularia. BMCko liderrak, indartsu azaldu bazen ere, ez zuen zoria bere aldeko izan.

81 puntu bildu zituen ordura arte tanzaniarrak. Gainontzeko txirrindulariei begiratuta Quintana izan zen hurrengoa zerrendan 230 punturekin. Giroaren lehian aritu ondoren Kolonbiako txirrindularia ez zen gauza izan maila mantentzeko. Contador izan zen multzo honetan puntu gehien eman zituen bigarren txirrindularia, 295 puntu hain zuzen ere. Eta guztiok dakigun moduan, puntu gehien aurtengo irabazleak eman zituen, Froomek, 1531 puntu.

 

Kamisetaren zozketa

Galdeketan 286 izan zineten parte hartu zenutenak. Horietatik 27-k bakarrik aukeratu zenuten Porte, %9ak soilik. Hona hemen grafikoa:

27 hauen artean zozketa egin dugu Random.org webgunearen bidez eta saritua smolarek023 erabiltzailea izan da. Zorionak! Zurekin jarriko gara kontaktuan bidalketa egiteko.

Eskerrik asko bai galdeketan parte hartu duzuenak baita Tropelan lehiatzen aritzen zareten guztioi. Gogoratu kamisetak salgai ditugula gure dendan.