Mitchelton-Scott talde aurkezpenean Donostian
Mitchelton-Scott taldea Klasikoaren sinaduran

Lasterketa ikaragarria egin du Kennedy (MTS) australiarrak, lehen edizioko garaileak. Aurreko gurpilarekin arazoak izanda ere, lasterketan sendo jarraitu du eta Murgil Tontorrean emandako kolpe erabakigarriak garaipena ahalbideratu dio.

Ihesaldiak izan dute protagonismoa lasterketa honetan, izan ere tropel nagusia gehiegi atzeratu da eta ez du gaitasunik izan aurrekoekin bat egiteko. Lehen protagonistak Lourdes Oiarbide (MOW) eta Chursina (BTC) izan dira. Biak lasterketa buruan izan badira ere, Mendizorrotzerako bidean atzetik zuten tropeltxoan erasoak hasi eta ezin izan diote lasterketa buruari eutsi. Kennedy izan da lehena erasoa jotzen atzetik Ensingek (WNT) erantzun diolarik. Ez da, ordea, Lourdes saririk gabe geratu, ihesaldiari esker mendiko saria eraman baitu.

Lourdes Oyarbide (MOW) Klasikoari ekin aurretik

36 kilometro zituzten oraindik helmugaraino, beste igoera bat tartean Murgileko tontorrera. Hala ere Kennedyk tartetxoa ateratzen zion Ensingi aurreko gurpilean arazoak zituela geratu beharrean izan den arte. Orduan Ensingek bai erakutsi duela gai zela lasterketa eramateko. Kennedyk ez du etsi, ordea, eta atzeko 4 tropeltxoan izan da Rooijakkers (CCC), Pitel (CGS) eta Bujakekin (BTC) batera.

Ensingek 40 segundoko tartea zuen atzeko txirrindulariekiko, jada tropeltxo handiagoa Mitchelton buruan lanean zutela. Ordurako tropel nagusiak lasterketatik kanpo zegoen nahiz eta Movistarrek bere kide nagusiak hurbiltzeko saiakeran jardun.

Orduan jo du Kennedyk eraso erabakigarria, Ensing harrapatu eta aurrerako bidea eginez. Atzetik Rooijakkers ere mugitu da, baina ez behar besteko indarrez. Denbora tarte nahikoa zuen helmugan besoak lasai jasotzeko australiarrak. Atzetik Ensing sailkatu da eta hirugarren Rooijakkers tropeltxoko esprintean azkarrena izanda.

16 talde eta 89 txirrindulari izan dira lehian lehen emakumezkoen Donostiako Klasikoakoan, 22 erretiratu direlarik. Oraindik ez da mailarik altueneko lasterketa, beste pare bat urte beharko ditu horretara iristeko, baina telebistaz azken 40 kmak jarraitzeak eta gizonezkoekin batera ospatzeak, ikusgarritasuna eman diola ezin uka.