Igor Anton erori egin da eta Vuelta utzi du

nibaliPena da. Handia gainera. Espainiako Vuelta bero -bero dagoen honetan, Igor Antonek etxerako bidea hartu behar izan du. Nire adiskide batek Euskaltel Euskadiko txirrindulariaren sasoiak berotuta edo, gogorarazi zidan aurreko batean duela bi urteko Vuelta, Anglirura bidean erori izan ez balitz, Contador estu har zezakeela. Batek daki. Kontuak kontu, aurten bai bazirudiela bere Vuelta izan zitekeela, baina berriz ere eroriko batek bere bidea eten egin du. Galdakaoko igotzaileak erorikoa izan du helmugatik zazpi bat kilometrora, txirrindulariak azken aldapari ekiteko pronto zeudela. Niri Joseba Belokiren Tourreko erorikoa etorri zait burura, nahiz eta hura larriagoa izan zen. Baita Abraham Olanorena 1999ko Vueltan; saihetsa hautsita igo zuen Angliru, baina handik egun gutxira erretiratu zen.

Igor bakarrik ez; Egoi Martinezek ere min hartu du gaur -Antonekin batera jausi da- eta itzulia utzi behar izan du. Tropelakook animoak bidali behar dizkiogu Igor Antoni, ea datorren denboraldian poz handiak ematen dizkigun. Irabazitako bi etapek, behintzat, erakutsi digute etorkizunean gozatu ederra hartuko dugula Igor maldan gora ikusita.

Gainerakoan, Purito Rodriguezek irabazi du Peñacabargako gainean, eta Vincenzo Nibali lider jarri da. Igandean, Covadongako Lakuak, eta astelehenean Cotobello. Tamalez, Igor Anton gabe.

Argazkia: Sirotti

Armstrongen erorikoa

Ez, ez. Garrantzizkoa ez da gaur Joaquin Sobrinok Gaztela-Leongo lehen etapa irabazi izana, Armstrongen erorikoa baizik. Sprinter ezezagun batek ez du juxtuko aipamena baino gehiago merezi Armstrong notizia bada. Seguraski eroriko ez bazen ere ea Contadorren aurretik ala atzetik helmugaratuko zen izango zen notizia.

Aurtengoan Gaztela-Leongo lasterketak inoiz baino oihartzun handiagoa jaso du Armstrong zetorrelako, alde batetik, eta bestetik Contador taldekidearekin batera lehiatuko zuen lehen lasterketa zelako. ETBko adiskideak ere gustora ziren sortutako ikusminarekin, baina gaurkoan ikusmin hori Armstrongekin batera pikutara joan da.

Bat baino gehiago 2003ko Tourrean Joseba Belokik izan zuen erorikoaz gogoratuko zen. Ni behintzat bai. Orduko hartan Armstrongen bidezidorra hartu zuen (batzuen ustetan arauz kanpokoa) eta eroriko akidin zuen. Egun hartako abileziak Tourraren garaipena suposatu zion eta euskaldunon esperantzak bertan geratu ziren.

Gaurkoan, berriz, pattal xamar ibili dela dirudi. Beharbada orduan zituen erreflexuak ez ditu 37 urteko estatubatuarrak. Beharbada lasterketari ekiteko behar besteko motibaziorik ez zuen eta gehiegi erlaxatu da. Kontua da lepauztaia hautsita duela esan berri dutela. Johan Bruyneelen (Astana taldeko zuzendaria) arabera, eskubiko lepauztaiean haustura garbi bat izan du eta Armstrongek errekuperazioa azkarra izan dezakeenaren ustea duela adierazi du. Komeni zaio, bai, estatubatuarrari lehen bailehen hobetzea Giroan korritu (korritu diot lehiatuko ez duenaren uste osoa baitut) eta milioi bat euro jaso nahi baditu bere fundaziorako.

Nire Tourra

Tropela.net elkarteko kideek Tour-ari buruz zerbait idazteko eskatu eta ezpainari heldu diot. Behin izan naiz Frantziako Tour-ean, eta mota ezberdinetako oroitzapenak utzi zizkidan, ezpainekoa barne.

Tourmaleten hasiera2002an joan ginen Jon Gonzalo lankidea eta biok Tour-era, irratiak bidalita. Pirinioetako etapa batera joan, eta zaletuekin egon behar genuen, bertako giroa jasoz.

Hamaikagarren etapa Paun abiatu zen eta La Mongie eski estazioan amaitu, 158 kilometroko ibilbidea zuten txirrindulariek, eta bidean Aubisque igo behar zuten. Lankidea eta biok goizeko 8etarako iritsi ginen Sante Marie de Campan herrira, hortxe hasten dira mendateko lehen maldak. Sekulako jendetza zegoen ordu horretarako herrian, eta kotxea ahal izan genuen moduan aparkatuta, gorako bideari ekin genion, goizeko freskurak lagunduta, nahiz eta garbi zegoen eguraldi beroa izango genuela. Continue reading “Nire Tourra”

Azanza eta Belokiren maillotek jabeak dituzte

McEwen berriro ere garaile.

Kaikuko Azanza txirrindulariaren eta Libertyko Belokiren eskutik atzoko eta gaurko etapetako garaileentzako maillotak banatu dira. 6. etapan garaile jose Lezotarra izan zen eta gaurko 7.etapan andmujika Donostiarra.

Sailkapen nagusiko lehen postuan ez dago aldaketarik, eta jada laugarrenekoz urko zarauztarra da zerrenda-buru.