Virenque ematen du

Virenque eta Voeckler

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia zazpitan irabazi zuen. Aldeko eta kontrako jendea zuen. Frantziako zalegoa bazekien azkenetan zegoela eta hark utziko zuen hutsunea baten batek bete behar zuen. Urte hartako Frantziako tourrean Lance Armsgtrong-ek irabazi zuen sei minutuko errentarekin Andreas Klodenekiko, Mayo hautagai nagusien artean zegoen eta ezin izan zion presio hari aurre egin baina edizio hartan azpimarratzekoa izan zen 25 urteko frantziar gazte batek egin zuena. Hamar egunez jantzita eraman zuen maillot horia. Frantziar gazte hura gaurko egunera arte Frantziako Tourrean lider izan den Thomas Voeckler zen.

Tropeleko jarraitzaileok ezagutzen dugu txirrindulari frantziar hau, batez ere urtero kinieletan puntuak ematen dizkigun kirolari bat delako. Eta espektakulua ematea gustatzen zaion pertsona bat da. Bai kirol aspektuan dagokionez, baita kirola ez hainbeste den ekintzekin. Erasotzailea da, eta 2011ko aurtengo Frantziako tourrean horrela lortu zuen mailot horia janztea, parte hartzen zuen ihesaldi batek bukaera ona izan zuen etapa batean. Egiten ari den defentsa ere izugarria da. Gutxik espero zuten Galibierreko lehen etapa amaitu ostean lider jarraituko zuela. Orain hautagai sendoa da Pariseko podiumean amaitzeko.

2001ean egin zuen profesionaletan debuta Bonjour taldearekin. 2003an eta 2004ean Brioches La Boulangère taldean aritu zen, Joseba Belokiren taldea 2004ko urtean. 2005etik 2010era Bouygues Telecomen aritu zen eta aurten Europcar kolore berdeak defendatzen ditu talde honetako buru bihurtuta.

Esan bezala txirrindulari zalegoei harrituta utzi zituen Voecklerrek 2004ko Frantziako tourrean. Urte hartako Frantziako errepideko txapelketa irabazi zuen Tour bezperan. Mailot horia bostgarren etapan janztea lortu zuen, beste lau txirrindularirekin iritsi zen helmugara eta pelotoiari 12 minutu sartu zieten. Hamar egunez jantzi zuen mailot horia.

Esan bezala ikuskizun handiak emandakoa da Thomas Voeckler. Adibide gisa urte hartan La Mongien amaitutako etapan mailot horia defendatzen ari zen eta helmugara sartu baino metro batzuk lehenago plater handia sartu zuen, plater handia! Ia hanka lurrera bota behar izan zuen blokeatuta gelditu baitzen ez aurrera ez atzera.

Urte hartan uste izan zuten frantziarrek Virenqueren oinordekoa aurkitu zutela. Agian igoeran ez dauka Richar Virenquek zuen kalitatea eta zaila izango zaio urteren batean Frantziako tourreko mendiko sailkapena irabaztea, baina karismaz eta mediatikoki egun Frantzian dagoen txirrindularirik popularrenetakoa da.

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.