#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Oilar askoren artean aukeratu behar

Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.

Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. Continue reading “Oilar askoren artean aukeratu behar”

#38 Tropela.net podcastak: 15. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 15. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Trantsizio etapa izan da gaurkoa eta ihesaldia bat izan bada ere, HTC taldeak lan bikain egin du uneoro ihesaldi hori kontrolpean izateko. Esprintaren aurretik Gilbertek erasoa jo du tropela sorpresaz hartu asmoz etapa garaipenaz gain maillot berdearen lehia horretan aurrera egiteko, baina ezin. Esprintean 4. aldiz Cavendish gailendu eta maillot berdearen lehia horretan lidergoa sendotu du.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#36 Tropela.net podcastak: 13. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 13. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Munduko txapelduna izatearen madarikazioa Hushovdekin amaitu dela azpimarratzen dute Norvegiarra izan baita etapa garailea eta bikain baitabil aurtengo Tourrean. Roy eta Gilberten lanak mendiko eta erregulartasun mailloten duten lehiekiko ere aipatzen dituzte. Euskaldunei dagokionez, berriz, Haimar Zubeldia euskaldunen artean indartsuenak etapa garaipenen bat lor dezakeela uste da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.