#191 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Ibanek (@piban) egin du 2017ko Frantziako Tourraren 4. etaparen mini podcast hau. Etapa garailea Demare (FDJ) izan bada ere, Ibanek Sagan (BOH) eta Cavendishen (DDD) arteko erorikoaz mintzatzen da. Honezkero jakingo duzuen moduan gertakari honen ondorioz Sagan Tourretik bidali dute.

1. etapa: Leeds > Harrogate. Profila eta aurre analisia

1 etapa

IBILBIDEA

Leedsen hasi eta Harrogate herrian amaituko da aurtengo edizioko Frantziako Tourraren lehen etapa. 190km burutu beharko dituzte txirrindulariak lehen egunean, esprintak lehen liderra ezagutzera eman arte. Lehen 65km-ak lauak dira, espero den ihesaldiak beraz errenta handitzeko parada izango du etapako une honetan. Hemendik aurrera 3 portutxo kateatuko dituzte: Cote de Cray 4º (1,7km-7,1%), Cote de Buttertubs 3º (4,5km-6,8%) eta Cote de Grinton Moor (3km-6,6%), azken hau helmugara 60km faltan igoko dutelarik. Hiru portu hauek lasterketako lehen mendiko liderra emango digu. Gainera, aipatu beharra dago tarteko esprinta lehen portuaren ondoren biziko dela eta erregulartasunaren sailkapena kontuan izanda pelotoiaren abiadak ihesaldiaren errenta nahi gabe murriztuko du. Azken 60km-ak ikusirik esprinta aurreikusten da Tourreko lehen etapan.

Azken kilometroak pixka bat gorantz egiten badu ere azken 250m-ak lauak eta zuzen egingo dituzte txirrindulariak, beraz esprint garbi bat aurreikusten da Harrogateko helmugan.

FABORITOAK

Faboritoez zer esan, iazko izen berdinak azaltzen zaizkigu aurten ere esprintean amaituko diren etapetarako. Kittel (GIA) izango da erreferentzia nagusia aurtengo esprintetan, baina berriki jokatu den Alemaniako txapelketan estu eta larri ikusi genuen tropelean ezin iritsi, bertan Greipel (LOT) izan zen irabazlea eta honek zalantza puntu bat eragin du. Honekin, esan beharra dago Cavendishek (OPQ) etxean korritzen duela eta motibazioz gainezka egongo dela etapa hauetan, kontu beraz Maneko txirrindulariarekin. Hau esanez, hona hemen lehen etapa honetarako nire faboritoak:

*** Cavendish (OPQ)

** Kittel (GIA) / Greipel (LOT) / Demare (FDJ)

* Sagan (CAN) / Kristoff (KAT) / Modolo (LAM)

Gasteiz, australiarren kolonia

Matthews 3. etapako garaileaAtzo idatzi behar nuen berri hau, baina dakizuen moduan nahiko lanpetuta gabiltza itzulia.net Itzuliaren webgune ofizial berrian buru belarri. Bai, aitzakia itxura du zalantzarik gabe.

Irteeran ikusi genuen Matthews eta bi hitz gurutzatzeko aukera izan nuen. “Matthews, gaur bai, ala?” galdegin nion eta berak “hala espero dut!”. Noski, elkarrizketa ingelesez izan zen. Eta esanda bezala, ez zuen hutsik egin australiar gazteak.

Asko idatzi da Oricaren garaipenaren inguruan eta Gasteizekin lortu duten lotura estua: azken hiru urteetako Gasteizko etapa amaierak bereganatu dituzte, aurreko biak Impeyrekin. Baina horretan baino atzetik helmugaratu ziren txirrindularien inguruan hitz egin nahiko nuke. Continue reading “Gasteiz, australiarren kolonia”

#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2013 Milan-San RemoPost honetan Eneko Garatek (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Milan-San Remo lasterketari errepasoa egiten diote, Tropelako egutegian lehen aldiz lehiaten den klasiko handia. Hona hemen jorratu diren gaiak:

Ibilbideari errepasoa: aldaketa ibilbidean
Hautagaiak nagusiak: esprinterrak bakarrik aukeratu?
Beste hautagaiak: taldeetan ohiko izaten diren liderrak zein paper izango dute?
Besteak: talde apalagoetako txirrindulariak kontutan hartu? Euskaldunak?
Continue reading “#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Hesjedal maglia arrosarekinAxier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:

– Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera.
– Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu.
– Euskaldunak ematen ari diren itxura

Orokorrean, oraindik gogorrena etortzeko dagoela gogorarazi digute solaskideek.