#323 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

2019ko Italiako Giroko 8. etapa esprintean erabaki da eta azkarrena Ewan (LTS) izan da Viviani (DQT) eta Ackermannen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta guztiak biharko erlojupeko garrantzitsuaren zain dira. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#253 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2018ko Giroko 17. etapa honetan espero bezala esprintean amaitu da etapa. Egoitz Lizasok (@elizaso) gogoratzen digu nola maillot ciclaminoa lehian duten txirrindulariek, gaurko irabazleak, Vivianik (QST) eta Sam Bennettek (BOH) bigarren sailkatuak. Hau guztia duzue entzungai mini podcast honetan.

#203 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, Matthewsek (SUN), maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen ondorioz.

Egoitzek gogora ekartzen du nola Tropela Elkarteak 4 urtetan OCETArekin elkarlanean aritu ondoren harremanak eten egin direla.

#194 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 7. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzek esprinterrei errepasoa egiten die izan ere hau izan baita azken etapa oraingoz esprinterrentzat. Garailea Kittel (QST) izan da baina benetan estu hartu du Boasson Hagenek (DDD) egoitzek podcastean aipatzen duen moduan.

#193 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 6. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gora behera gehiegirik gabeko etaparen kronika honetan garailea esprintean erabaki da eta gaurkoan ere azkarrena Kittel (QST) izan da, aurtengo Tourreko bigarren etapa garaipena lortzen duelarik.