Hiru asteko itzuli bakarrerantz?

Arreta beste toki batera joan zaigu aste honetan. Txirrindularitza bigarren mailan geratu da. Hala ere, politikaren zurrunbilotik irten eta txirrindularitzari helduko diogu plaza honetan, aste honetan bertan aurkeztu baitute 2012ko Tourra. Ibilbidearen xehetasunak argitara eman zuten egun berean –berez aurreko astean zabaldu zen ibilbidea- Gorka Gerrikagoitia Euskalel Euskadi taldeko zuzendaria elkarrizketatu zuten han ea hemen. Gerrikagoitiak esan zuenez, 2012ko denboraldiko planifikazioa ez dute guztiz zehaztu, baina aurreratu zuen Vuelta izango dela Igor Antonen helburu nagusia, eta beharbada bakarra, hiru asteko itzuliei dagokienez. Alegia, ez dela ez Giroan ez Tourrean egongo. Continue reading “Hiru asteko itzuli bakarrerantz?”

Giro polita ikusteko aukera

Atzo aurkeztu zen Milanen 2012ko Giroa. Streaming bidez aurkezpena zuzenean ikusteko aukera interneten eta twitterren galan zeuden lehen lerroko txirrindularien asistentzia jakin genuen. Protagonista nagusia, han aurkeztu zuten bezala, Matador Alberto Contador (amaieran tarte bat eskainiko dioguna), baina baita Cunego, Scarponi, Cavendish…

Denboraldiko lehen itzuli handia maiatzaren 5ean hasiko da eta Danimarkako Herning hirian hasi eta Milanen maiatzaren 27an amaituko da. Txirrindulariek guztira 3.476 kilometro gauzatu beharko dute (etaparen bat ez badute mozten behinik behin).

Continue reading “Giro polita ikusteko aukera”

2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)

Filtrazio baten bidez jakin dugu Frantziako Tourraren 2012ko ibilbidea. Badirudi huts informatiko batek behin-behineko itzulia jarri duela ASOren web orrian ordu erdiz (nahiko denbora interneteko erabiltzaileek ikusteko eta ondoren sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatzeko). Giroak ere izan ditu bere filtrazioak baina denboraldiko lehen itzuli handiaren ibilbidearen analisia beste baterako utziko dugu.

Continue reading “2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)”

Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera). Continue reading “Contadorren ukabilkada”

#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.