#71 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Bigarren asteari errepasoa

Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Lasterketaren lehia biren artera mugatu da: J.Rodriguez eta Contador. Valverde eta Froome lehiatik kanpo geratu dira.
– Etapa garaipenak garesti daudela aipatzen dute eta sailkapen nagusiko kideak direla protagonista.
Caja Ruralek Piedrarekin lortutako garaipena aipatzen dute.
– Ibilbidea ikusgarria ala gehiegizkoa den zalantzan jartzen dute.
– Maillot berdearen lehian Degenkolb datorren astean eskura izan ditzakeen 3 etapa irabazten saiatuko direla diote.
– Euskaldunen artean Igor Anton, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo eta Amets Txurruka aipatzen dituzte.

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.

Hona hemen kaltetuen zerrenda:

Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.

Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.

Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan zauri larria. Ebakuntza egin behar diote.

Poels (VCD): hiru sahiets hautsita izateaz gain, giltzurruna, birikak eta bazoa kaltetuak.

Continue reading “Carnage!!”

#61 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Bigarren astea

Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:

– Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak
– Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal.
– Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?

#39 Tropela.net podcastak: 2. atseden eguneko kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorekin (@elizaso) batera gonbidatu berezia izan da Tourreko 2. atseden egun honetan solaskide podcast honetan: Amets Txurruka.

Ametsek nola aurkitzen den kontatzen digu eta lehen astean izandako erorikoak zeren ondorio izan daitezkeen. Euskaltel-Euskadi taldea Tourrean nola dabilen aipatzen dute solaskideek eta aurtengo Tourreko faboritoen inguruan mintzatu dira. Solasaldi interesgarria benetan hiru partaideek izandakoa.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.