Post honetan Imanol Lluciak (@ImanolLlucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourreko bigarren asteak eman duenaren inguruko azterketa aurkituko duzue. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Zer gertatu da 4 izugarriekin? Froomek Tourra erabakita utzi al du?
– Lasterketan zehar helburuak aldatzea bertute bat da
– Ezustekoak izan dira
– Nola sartzen ditu Tropelak eguneroko emaitzak?
– La Course abian da!
– Alpeen zain
argazkia: http://www.skysports.com
Continue reading “#104 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 2 atseden eguna”

Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.
