Aurtengo Frantziako Tourra “fair play“ak baldintzatutakoa izan dela uste dut. Gogoan izango duzue nola Span amaitu zen bigarren etapa hartan Chavanel-ek etapa eta liderraren maillota eskuratu zituela Cancellarak “lasterketa gelditu zuelako” izan ziren erorikoak tarteko. Gehienek lasterketa geratzea txalotu zuten egun hartan, baina harbideetako etapan Frank Schleck erori arren ez ziren ez Cancellara ez eta Andy anaia bera ere geratu eta horrek niri jokabide interesatua izan zela iruditu zitzaidan.
Kontraesan hauek albo batera utzita, lasterketaren irabazlea Andy-ren bizikletaren kateak baldintzatu zuen. Gogoan izan etapa honetan 39 segundo galdu zituela Andyk (benetan pattal ibili zen katea bere lekuan jartzerakoan) eta justu horiek behar izan zituen Contadorrek azken erlojuaren kontrako saioan 2010ko Tourra irabazteko.
Bigarren bideo hau, berriz, 15. etaparen ondoren Pintokoak interneten argitaratu zuena da. Bertan barkamena eskatzen agertu zitzaigun arazo mekanikoaz jabetu ez zela eta. Hau ere “fair play”aren jokoan sartzeko beste kontu bat zalantzarik gabe.
Andy eta Contador izan ziren Tourreko bi protagonistak, “betiko lagunak” gertaerak gertaera. Hirugarrena Armstrong izango zelakoan geunden eta horregatik zegoen hautagai nagusien artean. Hala ere Texaseko txirrindulari beteranoak prologoan indarrez zela erakutsi arren, egunak aurrera joan hala lasterketa irabazteari agur esan zion. Hala ere, Armstrongek Eliseo zelaietan podiuma zapaldu zuen nahiz eta taldekako sailkapeneko irabazle moduan izan bazen ere.
Azkenean Eliseo zelaietan Contadorrek jantzi zuen maillot horia eta hirugarrenez Tourra berarentzat izan zen. Baina orain hilabete batzuk bere gernuan aurkitutako klenbuterol arrastoak direla eta, Tour hori eskuetatik joango dakioke. Hemen duzue bere agerraldia prentsa aurrean notizia medioetan filtratu ondoren.
Oraindik auzia argitzeko dago eta Contadorrek Twitter bidez zalegoari beren babesa eskertzeaz gain, hurrengo urtea HISTORICOa izango dela adierazi du berriki. Historikoa izango da, bai, txirrindulari hau zigortzen badute. Ea hala suertatzen den!
Suitzako Itzuliak ikusmina piztu ohi du urtero, Dauphine Libere bezala, Tourrari begira proba gisa erabiltzen dutelako txirrindulariek. Saxo Bankek Fabian Cancellara eta Schleck anaiak eraman zituen suitzara eta Cancellarak aitzin etapa irabazi zuen. Cerveloko Heinrich Hausslerrek bereganatu zuen lehen etapa, Pablo Urtasun urdiandarraren aurretik, baina hurrengoan Saxo Bankek, berriz ere aginte makila hartu zuen. Frank Schleck helmugaratu zen lehen postuan, eta Team Columbiako Tony Martinek jantzi zuen liderraren maillota. Horrenbestez, bi txirrindulariok faborito bihurtu ziren itzulia eskuratzeko.
Dauphine Libereren
Badirudi Patxi Mutiloari txirrindulariak pasatzen diren errepide bazterrak marra urdinez markatu nahi dituela. Hori bai, zaleok bertan izateagatik ordaintzeko xedez. Zergatik orain kontu hauek? Zein helbururekin? Ona hemen nire hausnarketa xumea.
Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da
Hirugarren etapan lasterketako hiru gizonik indartsuenak iritsi ziren guztien aurretik: 
Azken egunera hiru txirrindulari 25 segundoren barruan iritsi ziren: Leipheimer, Zabriskie eta Rogers bera. Lasterketa gorabeheratsua, erasoak asko elkarren jarraian baina australiarrak ongi eutsi zien denei.