2010ari errepasoa (XIV): Tourra, lagunen jolasa

Aurtengo Frantziako Tourrafair play“ak baldintzatutakoa izan dela uste dut. Gogoan izango duzue nola Span amaitu zen bigarren etapa hartan Chavanel-ek etapa eta liderraren maillota eskuratu zituela Cancellarak “lasterketa gelditu zuelako” izan ziren erorikoak tarteko. Gehienek lasterketa geratzea txalotu zuten egun hartan, baina harbideetako etapan Frank Schleck erori arren ez ziren ez Cancellara ez eta Andy anaia bera ere geratu eta horrek niri jokabide interesatua izan zela iruditu zitzaidan.

Kontraesan hauek albo batera utzita, lasterketaren irabazlea Andy-ren bizikletaren kateak baldintzatu zuen. Gogoan izan etapa honetan 39 segundo galdu zituela Andyk (benetan pattal ibili zen katea bere lekuan jartzerakoan) eta justu horiek behar izan zituen Contadorrek azken erlojuaren kontrako saioan 2010ko Tourra irabazteko.

Bigarren bideo hau, berriz,  15. etaparen ondoren Pintokoak interneten argitaratu zuena da. Bertan barkamena eskatzen agertu zitzaigun arazo mekanikoaz jabetu ez zela eta. Hau ere “fair play”aren jokoan sartzeko beste kontu bat zalantzarik gabe.

Andy eta Contador izan ziren Tourreko bi protagonistak, “betiko lagunak” gertaerak gertaera. Hirugarrena Armstrong izango zelakoan geunden eta horregatik zegoen hautagai nagusien artean. Hala ere Texaseko txirrindulari beteranoak prologoan indarrez zela erakutsi arren, egunak aurrera joan hala lasterketa irabazteari agur esan zion. Hala ere, Armstrongek Eliseo zelaietan podiuma zapaldu zuen nahiz eta taldekako sailkapeneko irabazle moduan izan bazen ere.

Azkenean Eliseo zelaietan Contadorrek jantzi zuen maillot horia eta hirugarrenez Tourra berarentzat izan zen. Baina orain hilabete batzuk bere gernuan aurkitutako klenbuterol arrastoak direla eta, Tour hori eskuetatik joango dakioke. Hemen duzue bere agerraldia prentsa aurrean notizia medioetan filtratu ondoren.

Oraindik auzia argitzeko dago eta Contadorrek Twitter bidez zalegoari beren babesa eskertzeaz gain, hurrengo urtea HISTORICOa izango dela adierazi du berriki. Historikoa izango da, bai, txirrindulari hau zigortzen badute. Ea hala suertatzen den!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.