Viscontiren maillot berria kritikagai

Viscontiren maillotaAtzokoan txirrindulari asko izan ziren beraien talde berrien maillotak soinean zituztela agertu ziren argazkiak. Horien artean Visconti eta bere maillot berria izan da. Hemen gehitzen dizkizuet Italiako txapeldunaren maillotaren bi argazki.

Dakizuen bezala Visconti aurten Movistar taldean arituko da; begibistakoa da. Baina maillotak kritika asko jaso ditu sarean. Diseinuak inor gutxi konbentzitu du eta egia esan, niri ere ez zait gustatu. Seguru zuek ere zer esan asko duzuela maillot honen inguruan. Hori dela eta zuekin elkarbanatzen ditu bi argazki hauek. Zer diozue?

Argazkiak: tourdejose.com

“Viscontiren maillot berria kritikagai” irakurtzen jarraitu

2011n Tropelako blogeko 10 postik aipatuenak

Urte berri on guztioi! 2012an sartu berri garen honetan, 2011ean Tropela.net-en blogean aipatuenak izan diren 10 postak bildu nahi izan ditugu:

1. Azkoitiar selekzioa ala azkoitiko kakalardoak?

Zalantzarik ez dago. Azkoitiarrak jaun eta jabe dira Tropelan. Aurten ere urteko sailkapena ioslarrarekin irabazteaz gain, lehen 10 postuetan beste 3 azkoitiar sartu dira (txarli, txarli1 eta txarli2). 2009an eta 2010ean azkoitiar berak (joxeja) eraman zituen Tropelako bi urte horietako sailkapenak. Iaz, lehen 11 postuetan 3 azkoitiar sailkatu ziren (horien artean, txarli) eta 2009an, joxejarekin batera, txarli1 sartu zen lehen 10 postuetan. [jarraitu berri hau irakurtzen]

2. Ze majoa den Contador!!

Gaurkoan Contadorrek nabarmen utzi dio Tiralongori etapa garaipena. Bai, Contador bera da Giroko indartsuena zalantzarik gabe eta gaurko etapa irabazteko indarrak ere sobran zituen. Baina iaz bere ‘gregario’ zen Tiralongori garaipenaren bidean laguntzea erabaki du. [jarraitu berria irakurtzen]

3. “Ingurukoek” Contador errugabe izango dela agindu dute

Ez lehen txostenak ez eta bigarrenak (nire aburuz azken hau) ez dute errugabe jo Contador, inguruko medio edo pertsonai boteretsuek baizik. Hala da jaun andreok sinistu ala ez.

Isil isilik zen Pintoko txirrindularia Mallorcako Palma Arenan bere entrenamendu saioak egiten aurtengo urtean errepidean lehiatzen aritzeko asmoari jarraituz. Orduan jakin genuen Espainiako Txirrindulari Federazioak urtebeteko zigor proposamena egiten ziola. [jarraitu berria irakurtzen]

“2011n Tropelako blogeko 10 postik aipatuenak” irakurtzen jarraitu

Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]

Dakizuen bezala Euskaltel-Euskadi taldeak 2012. urtera arte zuen ziurtatua Euskaltelen babesa. Egoera horren aurrean, euskal komunikazio zerbitzuen enpresaren erantzunaren zain geratu beharrean, aurrera egin eta beste babesle baten bila aritu dira. Eta lortu ere, lortu dute.

Vodafone izango da 2013tik aurrera eta 3 urtez egun Euskaltel-Euskadi taldea bezala ezagutzen dugun taldearen babeslea. Izen berria Vodafone-Euskadi izango da, eta noski, babesle nagusia Vodafone izanda, talde laranja izatetik talde gorria izatera pasako da. Sofía Rodriguez-Sahagún, Vodafone Españako irudi eta marka zuzendariaren hitzetan, Espainiako Vueltak Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita orain arteko talde laranja gorriz janzteak irudiari kalterik ez diola egingo argi geratu da. “Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]” irakurtzen jarraitu

Sarea botata, albisteen peskizan

Negu gorria Euskal Herrira iritsi dela-eta, etxean geratzea kalera ateratzea baino aukera hobea da batzuontzat. Hori baliatuta, komunikabideetan arrantzan ibili gara, han eta hemen, batez ere sarean, txirrindularitzarekin lotutako albisteak bilatu nahian. Ea ba…

Apurka apurka taldeak 2012ko plangintza zehazten ari dira. Badira aste batzuk Euskaltelen planaren berri dugula. Okerrik ez bada, Mikel Nieve izango da talde burua Giroan, Sanchez Tourrean eta Igor Anton Vueltan. Beharbada, Andy Schleck -argazkian- duda mudatan ikusteak harritu du bat baino gehiago. Giroari ez dio atea guztiz itxi. Ez da harritzekoa, Tourra ez baita oso egokia berarentzat. Izan ere, erlojuz kontrako kilometro asko izango baititu Frantziako Itzuliak 2012an. Rodriguez kataluniarrak zalantza gutxiago ditu, eta ia ziurtzat jo daiteke Giroa eta Vuelta lehiatuko dituela, aurten bezala. Basso Girora itzuliko da, aurten kale egin eta gero. Italiarra gogotsu dago eta Giroa eta Tourra lehiatu nahi ditu. Hori bai, gauza bat nahia da eta bestea ahalmena; errealistagoa edo egingarriagoa dirudi Giroan goiko postuetan egoteak, Tourrean gandorra erakustea baino. Kreuziger ere Italiara arrimatuko da udaberrian; Tourraren ibilbideak ez du gatibatu, eta txekiarra Giroko podiumera igo nahi duela esan du. Laburbilduz, Mikel Nieve, Rodriguez, Basso eta Kreuziger ziurtzat jo ditzakegu Giroan. “Sarea botata, albisteen peskizan” irakurtzen jarraitu

Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain

Duela egun gutxi susto ederra hartu zuen Markel Irizarrek eta bide batez susto ederra eman zigun zaleoi. Entrenatzen ari zela erori egin zen. Eroriko horren ondorioz, besteak beste, aurpegia puztu zitzaion eta hatz bat hautsi zuen. Zorionez, oñatiarrak hobera egin du, nabarmen gainera. “Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain” irakurtzen jarraitu