Leipheimer, Duracell taldekoa

Duracell pila etxe ezagunak txirrindularitza taldea osatuko balu, Leipheimerrek tokia izango luke bai ala bai. Kaliforniarrak 38 urte ditu eta sasoi batean jarraitzen duela erakutsi berri du,  Argentinan jokatutako San Luiseko Tourra eskuratuta.
2001ean egin zen ezagun Leipheimer, Espainiako Vuelta hirugarren postuan bukatu baitzuen -1o urte pasatu dira, alajaina!-. Handik hona, oso ibilbide oparoa osatu du; urte batzuetan Armstrong eta Bryuneelen altzoan eta beste urte batzuetan, taldeburu gisa. Emaitza onenak Bruyneelen ondoan lortu ditu.2001ean Us Postalen zebilen. 2007an, Tourreko podiuma zapaldu zuen Contador eta Evansen atzetik Discovery Chanel taldean zebilela –Us Postalen segida- eta urtebete geroago, 2008an, -Bruyneelek gidatutako Astana taldean- Contador irabazlearen atzetik bukatu zuen Espainiako Vuelta; batek baino gehiagok gainsariekin lotzen du Vuelta hura, izan ere, gainsaririk gabe Leipheimerrek Contador garaituko zukeen. “Leipheimer, Duracell taldekoa” irakurtzen jarraitu

Tropela 2012 denboraldiko lehiaketak: zer egin Londreseko Olinpiar Jokoekin eta Donostiako Klasikoarekin? [Inkesta]

Dakizuen bezala, aurten Londresen, Olinpiar Jokoak jokatuko dira. Hori dela eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute abuztuaren 14ra. Espainiako Vuelta, berriz, abuztuaren 18an hasiko da eta ondorioz bi lehiaketa hauek elkarrengandik oso gertu egokitzen dira. Hemen erakusten dizuegu egutegia:

1.- 2012-03-04 / 2012-03-11: Paris-Niza
2.- 2012-04-02 / 2012-04-07: Euskal Herriko Itzulia
3.- 2012-04-15 / 2012-04-22: Ardenetako Hirukotea (Amstel, Flèche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja)
4.- 2012-05-05 / 2012-05-27: Italiako Giroa
5.- 2012-06-03 / 2012-06-10: Dauphine
6.- 2012-06-30 / 2012-07-22: Frantziako Tourra
7.- 2012-07-28 / 2012-08-01: Londreseko Olinpiar Jokoak ¿?
8.- 2012-08-14 / 2012-08-14: Donostiako Klasikoa ¿?
9.- 2012-08-18 / 2012-09-09: Espainiako Vuelta
10.- 2012-09-13 / 2012-09-23: Munduko Txapelketa

Hau ikusita, Tropelako kideoi zalantza sortu zaigu Olinpiar Jokoekin eta Donostiako Klasikoarekin. Zalantza horiek argitze aldera, zuei galdetzea pentsatu dugu erabakia hartzeko lagungarri izango baitzaigu. Zer irizten diozue?

(polls)

Australiatik Argentinara

Greipel, Gerrans, Valverde… Txirrindulari horiek nabarmendu dira, beste batzuen artean, Australiako Tour Down Under lasterketan. Haiek denboraldia abian dela ohartarazi gaituzte egunotan. Aste honetan, San Luiseko Tourraren txanda da, Argentinan -hilaren 23tik 29ra-. Txirrindulari ezagun batzuk bertan zailduko dira, eta itzuli interesgarria ikusteko aukera ere ematen du ibilbide gorabeheratsuak, mendiko etapak ez direlako falta, ezta erlojuz kontrako saiorik ere -15 kilometrokoa-.  Txirrindularitza zaleon urte hasierako gosea apaltzeko aukera polita. “Australiatik Argentinara” irakurtzen jarraitu

Zuekin guztiekin, Daniel Teklehaymanot

Alain Laiseka kazetariak Noticias de Gipuzkoa kazetan kaleratutako erreportajeak jarri gaitu ziklista honen peskizan. Nor da Daniel Teklehaymanot? Bada Afrikako Eritrea herrialdekoa da eta aurten Australiako Green Edge talde indartsuan ariko da. Kate motzean lotu beharrekoa…

Eritrea Afrikako, eta munduko, nazio gazteenetakoa da; 1993an eskuratu zuen burujabetza. Lau milioi biztanle inguru ditu eta atleta handiak eman ditu, Afrikako beste herrialde batzuek bezala. Eta ziklistarik ere eman du. Daniel Teklehaymanot da horren adibide. 1988an jaioa, 2008an egin zuen debuta Amore&Vita taldean, 20 urterekin beraz. Europan baina, ez zuen lasterketarik lehiatu; hortaz, oharkabean pasatu zen. Norbaitek, ordea, begiz jo zuen eta Suitzako Aiglen txirrindulari gazteak trebatzeko dagoen gunera eraman zuen eritrear gaztea. “Zuekin guztiekin, Daniel Teklehaymanot” irakurtzen jarraitu

Haimar Zubeldiak eta Markel Irizarrek ikurrinak dituzte

Atzo RadioShack-Nissan-Trek taldearen aurkezpena zertxobait jarraitzen izan nintzen. Aurkezpen ekitaldiarekin batera webgune berria ere martxan jarri zuten: RadioShackNissanTrek.com. Aurten soinean eramango duten maillot berriaz gain, sarrerako orriaren oinean zenbait txirrindulariren izenak eta banderak agertzen zirela ikusi nuen. Eta horien artean Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek aldamenean ikurrina bana zutela konturatu nintzen.

Gaur goizena Twitter bidez goian jarri dizuedan irudi hori jarri dut txio batean eta oihartzun pixka bat izan du. Bai Haimar eta Markelek ikurriñak zituztelako, baita Klödenek Europako bandera zuelako Alemaniarra izan beharrean.

Bandera edo herritartasun kontua ere mintzagai izan dugu askotan Tropelan bertan ere. Nik nire iritzia argi dut: bakoitzak gehien sentitzen duenaren araberako bandera erabil dezala. Euskal herritar naizen aldetik, nire uste aurrera pausu garrantzitsutzat jotzen dut txirrindularitza profesional mailako talde batek euskal txirrindulariei horrelako aukera ematea. Era berean, txalogarria iruditzen zait bai Haimar Zubeldia eta baita Markel Irizarrek ikurrinaren alde egitea.

Seguru polemikarako gaia izango dela, bai orain eta bai gero ere.