Zezenak dira, beltz-beltzak dira

Beno errepideko 2012 denboraldia amaitutzat eman dezakegu. Honezkero baditugu Giroaren eta Tourraren itzulien ibilbideen berri, baina eta Vueltakoa? Noiz pentsatzen dute Olanok eta konpainiak aurkeztea?

Badakigu Iruñan hasiko dela 2012ko Espainiako Itzulia (Bola del Mundo amaiera aldean izango du protagonismoa). Pasa den astean Diario de Navarrakoek elkarrizketa bat egin zioten Abraham Olanori eta bertan adierazi zuen lehen edo aitzin etapa horren inguruan ibilbide bat baino gehiago ari direla aztertzen (taldekako erlojuz kontrako saioa bat izango litzateke). Oso posiblea da San Ferminetako entzierroaren ibilbidearen zati bat sartzea. Zehatz-mehatz Estafetako bihurgunea (San Ferminetan zezen gehienak kurba horretan jauzi egiten badira, zer gertatuko zaie txirrindulariei erlojuz kontrako bizikletarena gainean!?!?)

Kontuan hartu behar dugu ibilbide honetan San Fermin bezperan korrikako lasterketa bat izaten dela, Bollywood-eko aktoreak egonda daudela pelikula bat grabatzen eta agian gauza harrigarrienetako bat: 1 Formula zezena balitz bezala egon zen Iruñako alde zaharreko kaleetan!! Eta orain, bizikletak zergatik ez?

Tropelzaleok beraz hurrengo egunetan, asteetan… adi egon beharko dugu. Uste dut polita izan litekeela datorren urteko Vueltako irteera. Iruña hiri polita da eta Nafarroak baditu paisai oso politak lasterketaren lehen etapetan ikusteko.

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.