Hori da hori sasoia!

Txente Garcia Acostak txirrindularitza utzi berri du. Hori izan da asteko albiste nagusietakoa txirrindularitza zaleentzat, batez ere Euskal Herrikoentzat. Tropeleko ziklista beteranoenetakoa zen tafallarra. 1995ean egin zuen debuta. Pentsa, Indurainek azken Tourra irabazi zuen urtean. 39 urterekin eman ditu azken pedalkadak. Bada, ordea, tafallarra baino zaharragoa den txirrindularirik.

Hasteko eta behin, Noe italiarra agurtu behar dugu, 42 urterekin, ziklismoa utziko baitu. Ezin aipatu gabe utzi 42 urterekin ere hartu duela erretiroa Cuestak, Caja Ruralen azken pedalkadak eman eta gero. Rebellin italiarrak 40 urte bete zituen abuztuan. Doping kontuengatik zigortuta ibili ostean, denboraldi honetan itzuli da tropelera, Miche Guerciotti talde apalean. Talde apalean bai, baina garaipen zakua betetzen jarraitu du Veronako ziklistak, eta okerrik ez dela, datorren denboraldian lanean jarraituko du. Horner estatubatuarrak ere 40 urte ditu bete zituen aurreko astean bertan. Azken bi denboraldiotan goia jo du: iaz Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen eta aurten ere gure itzuliko podiumera igo da, etapa bat irabazteaz gain. Harrapazak. Hornerrek ere ez omen du oraingoz erretiroa hartzeko gogorik. Continue reading “Hori da hori sasoia!”