Dakizuen bezala Euskaltel-Euskadi taldeak 2012. urtera arte zuen ziurtatua Euskaltelen babesa. Egoera horren aurrean, euskal komunikazio zerbitzuen enpresaren erantzunaren zain geratu beharrean, aurrera egin eta beste babesle baten bila aritu dira. Eta lortu ere, lortu dute.
Vodafone izango da 2013tik aurrera eta 3 urtez egun Euskaltel-Euskadi taldea bezala ezagutzen dugun taldearen babeslea. Izen berria Vodafone-Euskadi izango da, eta noski, babesle nagusia Vodafone izanda, talde laranja izatetik talde gorria izatera pasako da. Sofía Rodriguez-Sahagún, Vodafone Españako irudi eta marka zuzendariaren hitzetan, Espainiako Vueltak Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita orain arteko talde laranja gorriz janzteak irudiari kalterik ez diola egingo argi geratu da.
Ez da harritzekoa Vodafonek bide hau hartzea izan ere Movistarrek aurten egin du debuta talde profesionalarekin eta dakizuen bezala lehia estuan daude bi operadorak Espainiako lidergotza lortzeko bidean. Mugimendu honekin Vodafonek Espainiako lehen mugikor operadore izatea lortu nahi du.
Berria ofizial hurrengo egunetan egingo dela jakin dugu eta taldearen babesle berriaren aurkezpena 2012ko azaroan izango dela esan digute.
Berri ona zalantzarik gabe egun txirrindularitzan faltan den babesgoa kontutan izanda. Hori bai, 2013tik aurrera marea laranja marea gorri bihurtu beharko dugu.
Eguneraketak: inozentada
Atzo inozentaden eguna izan zen eta nik ere nirea egin nahi izan nuen berri honekin. Inork gutxik sinistu zuelakoan nago eta espero dut barretxoren bat edo beste sortaraziko zizuela.