Greipel, Gerrans, Valverde… Txirrindulari horiek nabarmendu dira, beste batzuen artean, Australiako Tour Down Under lasterketan. Haiek denboraldia abian dela ohartarazi gaituzte egunotan. Aste honetan, San Luiseko Tourraren txanda da, Argentinan -hilaren 23tik 29ra-. Txirrindulari ezagun batzuk bertan zailduko dira, eta itzuli interesgarria ikusteko aukera ere ematen du ibilbide gorabeheratsuak, mendiko etapak ez direlako falta, ezta erlojuz kontrako saiorik ere -15 kilometrokoa-. Txirrindularitza zaleon urte hasierako gosea apaltzeko aukera polita. “Australiatik Argentinara” irakurtzen jarraitu
Zuekin guztiekin, Daniel Teklehaymanot
Alain Laiseka kazetariak Noticias de Gipuzkoa kazetan kaleratutako erreportajeak jarri gaitu ziklista honen peskizan. Nor da Daniel Teklehaymanot? Bada Afrikako Eritrea herrialdekoa da eta aurten Australiako Green Edge talde indartsuan ariko da. Kate motzean lotu beharrekoa…
Eritrea Afrikako, eta munduko, nazio gazteenetakoa da; 1993an eskuratu zuen burujabetza. Lau milioi biztanle inguru ditu eta atleta handiak eman ditu, Afrikako beste herrialde batzuek bezala. Eta ziklistarik ere eman du. Daniel Teklehaymanot da horren adibide. 1988an jaioa, 2008an egin zuen debuta Amore&Vita taldean, 20 urterekin beraz. Europan baina, ez zuen lasterketarik lehiatu; hortaz, oharkabean pasatu zen. Norbaitek, ordea, begiz jo zuen eta Suitzako Aiglen txirrindulari gazteak trebatzeko dagoen gunera eraman zuen eritrear gaztea. “Zuekin guztiekin, Daniel Teklehaymanot” irakurtzen jarraitu
Haimar Zubeldiak eta Markel Irizarrek ikurrinak dituzte
Atzo RadioShack-Nissan-Trek taldearen aurkezpena zertxobait jarraitzen izan nintzen. Aurkezpen ekitaldiarekin batera webgune berria ere martxan jarri zuten: RadioShackNissanTrek.com. Aurten soinean eramango duten maillot berriaz gain, sarrerako orriaren oinean zenbait txirrindulariren izenak eta banderak agertzen zirela ikusi nuen. Eta horien artean Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek aldamenean ikurrina bana zutela konturatu nintzen.
Gaur goizena Twitter bidez goian jarri dizuedan irudi hori jarri dut txio batean eta oihartzun pixka bat izan du. Bai Haimar eta Markelek ikurriñak zituztelako, baita Klödenek Europako bandera zuelako Alemaniarra izan beharrean.
Bandera edo herritartasun kontua ere mintzagai izan dugu askotan Tropelan bertan ere. Nik nire iritzia argi dut: bakoitzak gehien sentitzen duenaren araberako bandera erabil dezala. Euskal herritar naizen aldetik, nire uste aurrera pausu garrantzitsutzat jotzen dut txirrindularitza profesional mailako talde batek euskal txirrindulariei horrelako aukera ematea. Era berean, txalogarria iruditzen zait bai Haimar Zubeldia eta baita Markel Irizarrek ikurrinaren alde egitea.
Seguru polemikarako gaia izango dela, bai orain eta bai gero ere.
Viscontiren maillot berria kritikagai
Atzokoan txirrindulari asko izan ziren beraien talde berrien maillotak soinean zituztela agertu ziren argazkiak. Horien artean Visconti eta bere maillot berria izan da. Hemen gehitzen dizkizuet Italiako txapeldunaren maillotaren bi argazki.
Dakizuen bezala Visconti aurten Movistar taldean arituko da; begibistakoa da. Baina maillotak kritika asko jaso ditu sarean. Diseinuak inor gutxi konbentzitu du eta egia esan, niri ere ez zait gustatu. Seguru zuek ere zer esan asko duzuela maillot honen inguruan. Hori dela eta zuekin elkarbanatzen ditu bi argazki hauek. Zer diozue?
Argazkiak: tourdejose.com
2011n Tropelako blogeko 10 postik aipatuenak
Urte berri on guztioi! 2012an sartu berri garen honetan, 2011ean Tropela.net-en blogean aipatuenak izan diren 10 postak bildu nahi izan ditugu:
1. Azkoitiar selekzioa ala azkoitiko kakalardoak?
Zalantzarik ez dago. Azkoitiarrak jaun eta jabe dira Tropelan. Aurten ere urteko sailkapena ioslarrarekin irabazteaz gain, lehen 10 postuetan beste 3 azkoitiar sartu dira (txarli, txarli1 eta txarli2). 2009an eta 2010ean azkoitiar berak (joxeja) eraman zituen Tropelako bi urte horietako sailkapenak. Iaz, lehen 11 postuetan 3 azkoitiar sailkatu ziren (horien artean, txarli) eta 2009an, joxejarekin batera, txarli1 sartu zen lehen 10 postuetan. [jarraitu berri hau irakurtzen]
Gaurkoan Contadorrek nabarmen utzi dio Tiralongori etapa garaipena. Bai, Contador bera da Giroko indartsuena zalantzarik gabe eta gaurko etapa irabazteko indarrak ere sobran zituen. Baina iaz bere ‘gregario’ zen Tiralongori garaipenaren bidean laguntzea erabaki du. [jarraitu berria irakurtzen]
3. “Ingurukoek” Contador errugabe izango dela agindu dute
Ez lehen txostenak ez eta bigarrenak (nire aburuz azken hau) ez dute errugabe jo Contador, inguruko medio edo pertsonai boteretsuek baizik. Hala da jaun andreok sinistu ala ez.
Isil isilik zen Pintoko txirrindularia Mallorcako Palma Arenan bere entrenamendu saioak egiten aurtengo urtean errepidean lehiatzen aritzeko asmoari jarraituz. Orduan jakin genuen Espainiako Txirrindulari Federazioak urtebeteko zigor proposamena egiten ziola. [jarraitu berria irakurtzen]
“2011n Tropelako blogeko 10 postik aipatuenak” irakurtzen jarraitu