Rui Costa, Agostinhoren oinordekoa

Joaquim Agostinhoren izena ezezaguna izango da guztiz tropelzale gehienentzat, 70eko hamarkadako ziklista baten izen-abizenak dira eta. Portugalek emandako ziklistarik onena inondik ere. Tourrean bost etapa irabazi zituen, tartean L’Alpe d’Huezekoa. 42 urterekin hil zen, Portugalgo Itzulian izandako eroriko baten ondorioz. Rui Costak ez zuen ezagutu, Agostinho hil eta bi urtera jaio baitzen. Dena dela,  haren bidetik ari da Movistar taldekoa. Urtez urte, urratsez urrats. Iaz, Tourreko etapa eta aurten, etapa Romandiako sailkapen nagusian hirugarren eta Suitzan etapa eta sailkapen nagusia. Eta 25 urte besterik ez ditu… “Rui Costa, Agostinhoren oinordekoa” irakurtzen jarraitu

Inurriaren udaberri gozoa

Joan den urtean bezala, Wigginsek irabazi du Dauphine. Denboraldi honetan, Paris-Nizan eta Romandiako Tourrean ere nagusitu da ingelesa.
Dauphineko ‘patroia’ izan da Wiggins, ia-ia hasieratik eraman baitu maillot horia. Azken hiru etapetan mendate handiak igo behar izan ditu tropelak, tartean Joux Plane, eta maldan gora ere, onenen pare aritu da Wiggins. Astebeteko itzuliei neurria hartu die Sky taldeko txirrindulariak eta nola, gainera: aurrena Paris-Niza, ondoren Romandia eta orain Dauphine -Egoitz adiskideak twitterren aipatu bezala, hura izan da hori lortzen lehena-. Sasoi betean martxoan, apirilean eta ekainean. Tourra beharbada ez du irabaziko, baina irabaziko balu zaplasteko ederra emango lieke sasoi bete-betea denboraldian behin eduki daitekeela diotenei. Inurria bailitzan, ahalik eta probetxurik handiena ateratzen ahalegintzen da proba bakoitzari eta irabazteko aukera badago, ba onena eman irabazteko. Gero gerokoak. “Inurriaren udaberri gozoa” irakurtzen jarraitu

Horiak hegoak eman dizkio

Ez da izan erakustaldi historikoa (hau esatean Indurainen irudia etortzen zait burura. Fignon bezalako bati aurreratu zionean Luxenburgon 92ko Frantziako tourrean, edo Armstron-ek Ullrich-i). Baina bai izan da mahai gainean autoritate kolpe bat. Bradley Wiggins-ek aurtengo Dauphine Libereko erlojuz kontrako bakarkako etapa luzea irabazi du, eta ondorioz sailkapen nagusia poltsikoratzeko txartel ugari batu.

Gaur arratsaldean txirrindulariek Dauphine Kriterium-eko 4. etapari aurre egin diote. Erlojuz kontrako bakarkako 53 kilometro lau-lauak Villié-Morgon eta Bourg-en-Bresse artean. Gainera askok test bezala hartu dute aurki ospatuko den Frantziako Tourrari begira. “Horiak hegoak eman dizkio” irakurtzen jarraitu

#63 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2012. Ibilbidea eta txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete:

Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea?
Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.

#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute:

– Azken astean izan diren etapak
– Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt.
– Italiarrak podiumetik kanpo!
– Euskaldunak
– Lehen hamar sailkatuak
– Tropelako lehen postuak