Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki.

Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa irabazi zuen eta horrek abantaila ematen zion, baina gogoratu Romandiakoan zenbait txirrindularik euripean jokatu zutela atzo ez bezala. Dena den, Thomasek ez zuen hutsik egin eta denborarik onena jarri zuen.

Ez nuke aipatu utzi nahi Navardauskasen (GRM, %0,1) marka denbora luzez gainditu ezineko marka izan zela.

“Phinney atzoko faboritoetan nagusi” irakurtzen jarraitu

#59 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Axier Sukia (@sukigalp), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaz mintzatzen dira podcast honetan:

– Ibilbideari errepasoa ematen diote (Raulek ibilbidearekiko kritikatxoa egiten du)

– Lasterketetako maillotak, gain sariak,… azalpena.

– Tropelako kiniela egiteko multzoen azterketa.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Tropela.net Podcasten audientziak

Dakizuen moduan 2010ean hasi ginen podcastak grabatzen eta zuentzat entzungai jartzen. Harrez geroztik 38 izan dira grabatu ditugun podcastak. Orain arte ez ditugu datu hauek publiko egin.

Hemen dituzue 2012an grabatutako podcasten audientziak:

Ardenetako Hirukotea 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak (2012-04-14): 608 deskarga.

Euskal Herriko Itzulia 2012 | Errepasoa (2012-04-11): 131 deskarga.

Euskal Herriko Itzulia 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak | Flandriako Tourra (2012-03-31): 469 deskarga.

Paris-Niza 2012 | Errepasoa (2012-03-12): 146 deskarga.

Paris-Niza 2012 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa (2012-03-01): 578 deskarga.

Contador auziaren epaia (2012-02-08): 157 deskarga.


2011eko hiru podcastik entzunenak hauek izan ziren:

Vuelta 2011 | Txirrindulariak (2011-08-06): 519 deskarga.

Vuelta 2011 | Ibilbidea (2011-08-06): 336 deskarga.

Giro 2011 | Txirrindulariak (2011-05-03): 370 deskarga.

Zertan zabiltzate, bikote?

Denboraldia apurka-apurka aurrera doa. Paris-Niza, Tirreno Adriatiko, Euskal Herriko Itzulia, udaberriko klasikoak. Giroaren atarian gaude jada. Eta Schlecktarren arrastorik ez dugu. Tourra itsu-itsuan prestatu nahi omen dute eta gainerako lasterketa guztiak bigarren mailakoak omen dira haientzat. Tira, espero dezagun sikiera Suitzako Itzulian haien dohainez gozatzea…

Nibalik kale egin du Lieja-Bastonje-Lieja klasikoan, azken kilometroetan Iglinskyk mendean hartu baitu, baina marrazoa oso denboraldi ona egiten ari da, benetan. Omango Tourreko etapa irabazi zuen, eta Tirreno Adriatikon ere etapa eta sailkapen nagusia. Valverdek ere garaipen politak lortu ditu dagoeneko Australian eta Paris-Nizan, besteak beste. Samuel Sanchez, Joaquim Rodríguez edota Wiggins ere garaipen zakua betetzen hasiak dira.

“Zertan zabiltzate, bikote?” irakurtzen jarraitu

Baikorretik gutxi

Batez ere Euskal Herriko Itzuliaren harira, han eta hemen entzun dugu Miguel Madariaga Euskaltel Euskadiren managerra. Agur kutsua izan dute bere adierazpenek, inondik ere. Talde laranjaren etorkizuna datozen hilabeteetan argituko da, baina Madariagak argi utzi du bera ez dela bertan ariko.

Oharkabean pasatzen ez den horietakoa da Madariaga, egiazki. Azken bi hamarkadetan oso momentu gozoak bizi izan ditu. Gutxi batzuk aipatzearren, Roberto Laisekak Luz Ardinenen lorturiko garaipena –Euskaltelen lehen garaipena izan zen Tourrean- edota Iban Mayok eta Haimar Zubeldiak Tourreko podiuma hatz puntekin ukitu zutenekoa. Azken urteetan Samuel Sanchezek, Igor Antonek eta Mikel Nievek eman dizkiote poz gehien kirol arloan; bereziki hunkigarria izan zen Antonek Bilbon irabazitako Espainiako Vueltako etapa. Egun garratzak ere izan ditu, noski. Mikel Astarlozak positibo eman zuenekoa, kasu. Kirol arlotik kanpora ere jardun da Madariaga, besteak beste ate joka ibili da taldearen biziraupenerako beharrezko sosen bila.
Nork bere iritzia izango du Miguel Madariagari buruz. Hona hemen, azken egunotan Noticias de Gipuzkoan eta Euskal Telebistan esandakoen laburpentxoa.

“Baikorretik gutxi” irakurtzen jarraitu