Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa

Astebete besterik ez, bizikletak martxan jar daitezen euskal errepideetan. Apirilaren 2an hasiko da festa, Lizarran, eta egun horretantxe ekingo dio bere bigarren denboraldiari Gabiria Kopak ere, gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketa profesional guztien sailkapena osatu arte. Nortzuk izango dira ziklistarik onenak aurten? Hori “erabakitzera” gatoz, ba!

Gabiria Kopa logoa “Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa” irakurtzen jarraitu

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra. “Sprinter berrien belaunaldia iritsi da” irakurtzen jarraitu

#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa

Nibali Tirrenoko irabazlePost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Tirreno-Adriatikoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Interesgarriagoa al da Tirreno Paris-Niza baino?
– Kinielari errepasoa
– Euskaldunak

“#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa” irakurtzen jarraitu

#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza

2016ko Paris-NizaPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Paris-Niza lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– 2016ko denboraldiko lehen lehiaketa!
– Paris-Nizari emandako atentzioa baxua?
– Kinielari errepasoa.
– Aurten faboritoak hasieratik lasterketak lehiatzen
– Euskaldunak

“#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza” irakurtzen jarraitu

2016ko sorpresen bila

Paris-Nice 2015 - 09/03/2015 - Etape 1 - Saint Remy Les Chevreuse - 196,5 Km - France - Le peloton au passage à Chambord

Txirrindularitzan lokatza garaia utzi berri dugun honetan Munduko Txapelketaren ospakizunarekin, Tropelako jarraitzaile eta kolaboratzaileok bagoaz gutxinaka-gutxinaka aurre denboraldiko etapa ezberdinak erretzen.

Proiektu honetako zati diren lehiaketa ezberdinak hurbildu ahala geroz eta sakonago ikertzen ditugu taldeen nondik norakoak. “2016ko sorpresen bila” irakurtzen jarraitu