Batzuetan otzana, besteetan zitala

Anquetil eta Altig elkarri begira. Ezkerrean, Simpson eta eskuinean, MerckxUllrichek Frantziako Tourra irabazi zuen. Zabelek sei aldiz etxeratu zuen Tourreko maillot berdea. Biak ala biak alemaniarrak dira. Altig ere alemaniarra zen. Ez zen Ullrich edo Zabelen mailara iritsi Frantzian, baina erraldoi alemaniarrak itzal luzea izan zuen, dudarik gabe, batez ere 60ko hamarkadan. Joan den larunbatean, ekainak 10, hil zen 79 urterekin.

Altigen garaipen entzutetsuena, ziurrenik, Euskal Herrian izan zen. 1962ko Espainiako Vuelta irabazi zuen eta azken etapa erabakigarrian, Donostiako Atotxako futbol zelaian jarritako belodromoan bukatu zen erlojupekoan bere taldeburua zena menderatu zuen. Eta taldeburua ez zen nolanahikoa: Anquetil abiatu zen Bartzelonatik Vuelta irabazteko asmoz. Altigek, baina, liderraren maillota jantzi zuen ustekabean. “Batzuetan otzana, besteetan zitala” irakurtzen jarraitu

“Tropela Hondartzan”, igande honetan Zarautzen

TH_2016_txikiaEkitaldi honekin goiz eder batez ziklistatxoekin gozatzearekin batera, gure hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko ekimenarekin aurrera jarraituko dugu.

Honela, ekainaren 19an Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen parean, antolatuko dugu Tropela Hondartzan ekitaldia. Bertan, igande goiz eder bat pasatzeko bi osagai desberdin izango ditugu:

ZIKLISTATXOEN TXAPELKETA

Batetik, hondarretan, hainbat zirkuitu egin eta zirkuitu hauetan kaniken laguntzaz ziklistatxoen lasterketak egingo ditugu. Txapelketa taldeka izango da eta azkarrenentzat sariak izango dira. Azkarrenarentzat bakarrik ez, zirkuiturik dotoreena egiten dutenentzat, ziklistatxorik eleganteenarentzat, kiroltasunaren saria eta beste hainbat sorpresa! Parte hartzekoak bazarete, txapelketaren antolaketa errazteko komenigarria da izen-emate orri hau beteko bazenute. Ez dugu araudi zorrotzik jarriko eta ez gara epaile ““Tropela Hondartzan”, igande honetan Zarautzen” irakurtzen jarraitu

Zoetemelken itzal luzea

Iragan Italiako Giroak irudi gogoangarri asko utzi zizkigun, Iban tropelkideak joan den asteko artikuluan aipatu bezala. Hala ere, lasterketan izango zuen garrantziagatik, esan liteke Steven Kruijswijk-en erorikoa eta bere ondorengo helmugaratzea izan zela aurtengo edizioko irudia. Lasterketa oso baten erdibidekoa suposatu zuen, LottoNL – Jumbo taldeko gizonaren agintaldiarekin bukatu eta bere gainbehera ekarriko zuena, eta horrekin batera Vincenzo Nibaliren susperraldia ahalbidetuko zuena.

kruijswijkKolpe fisikoa bera baino psikologikoa gainditzeko lana hartu beharko du Kruijswijek. Aurreneko itzuli handia hain gertu izan eta horrelako zorigaiztoko akats batengatik galtzeak benetan izan behar duelako gogorra. Eta txirrindulariaz beraz gain, Herbeheretan ere atsekabez ikusi izango zuten seguru asko Giroaren amaiera. Iaz Tom Dumoulin 35 urteko izurriari amaiera ematetik hain gertu egon ostean, bazirudien aurtengoak behar zuela Joop Zoetemelk handiaren lekukoa hartzeko unea. Baina esan bezala, ez zen horrela izan. “Zoetemelken itzal luzea” irakurtzen jarraitu

Giro 2016ko momentuak

Pasa berri da eta fresko-fresko dago gure memorian 2016 honetako txirrindularitzako lehen itzuli handia. Gora beheraz betetako hiru aste hauetan momentu on ugari izan ditu Giroak. Historiako onena izan ez den arren, azken egunera arte sailkapen nagusian nor gailenduko zen ez jakiteak emozioa gehitu dio.

Lasterketako lehen momentuak Herbehereetako etapak eta bigarren atseden egunera artekoak ditugu. Dumoulin harrigarri batekin lider, helburutzat izan ez arren sailkapen nagusia ematen zuen iazko Vueltan berriro biziko genuela. Ordu arte Greipel eta Kittel izan zuten protagonismoa tropel nagusian, azkarrenak izanda eta bakoitzak bi etapetan besoak altxatuz – azkenean Lotto Soudaleko alemaniarrak hiru garaipen lortu zituen. “Giro 2016ko momentuak” irakurtzen jarraitu

Piano piano

Kruijswijk maglia arrosarekinHirugarren astean gertatzen dena gertatzen dela, bere kirol ibilbideko egunik politenak igarotzen ari da Kruijswijk, Italiako Giroko maglia arrosa soinean. Azken egunetako mendateak gainditu beharko ditu jantzi preziatua etxeratu aurretik, baina ez dago dudarik; Lotto-NL Jumbo taldeko igotzaileak jauzi handia egin du.

Badira 20 edo 21 urterekin eztanda egiten duten txirrindulariak. Andy Schleckek, esate baterako, zur eta lur utzi gintuen 2007ko Giroan, 21 urte zituela, bigarren bukatu baitzuen Di Lucaren atzetik. Quintanak bera ere 22 urterekin maila harrigarria erakutsi zuen. “Piano piano” irakurtzen jarraitu