Ibanek (@piban) 2016eko Frantziako Tourraren 16. etaparen laburpena entzungai duzue podcast honetan. Saganek (TNK) gutxigatik bada ere etapa garaipena lortu du. Oraingoan bai utzi duela bigarren postua atzera!
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
#127 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 15. etapa
Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.
#126 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 14. etapa
Egoitz (@elizaso) arduratu da Frantziako Tourreko 14. etapa honen laburpena egiteaz. Cavendishek (DDD) Tour honetan lortu duen laugarren etapa garaipenaz mintzo da. Etapa honetan tropelak ihesaldia uneoro kontrolpean izan du eta espero bezala esprinta izan da.
#125 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 13. etapa
2016ko Frantziako Tourreko 13. etapa, edizio honetako lehen erlojuaren kontrako saioa. Hemen Ibanek (@piban) egindako laburpena.
#124 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 12. etapa
Egoitzek (@elizaso) 12. etapa polemikoaren laburpen kritikoa egiten du mini podcast honetan. De Gendt (LTS) nagusitu da gaurkoan Mont Ventouxen amaitu behar zuen etapan. Gertakariak gertakari, azkenean Froomek (SKY) Tourreko lider izaten jarraitzen du.