Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2016ko Espainiako Vueltako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu

Gutxik usteko genuen moduan, Valverdek aurtengo Espainiako Vueltan ere parte hartzea erabaki du. Zigorra bete eta berriro ere lehiara bueltatu zenetik ez dio hutsik egin denboraldiko azken itzuli handiari.
Continue reading “Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu”Zahar hitz, zuhur hitz

Cancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela aintzat hartuta (Tourreko erlojupeko luzean ez zen lehen postuetan agertu), ausarta behar zen gero, sosak haren alde jartzeko urrea irabazteko borrokan. Usteak erdi ustel. Cancellarak, 35 urterekin, ginga ezinhobea jarri dio bere kirol ibilbideari. Pekinen duela zortzi urte bezala, onena izan da erlojuaren aurkako borrokan.
Continue reading “Zahar hitz, zuhur hitz”Riok, orain arte, erakutsi diguna
Kolkoratu zuen domina bezain borobila izaten ari da udara Van Avermaetentzat. Tourrean etapa irabazi zuen era ikusgarrian eta maillot horia jantzi zuen zenbait egunez. Jakina, haren parekoa da Rioko garaipena. Gauzak ondo, berak izan behar du klasikomano nagusienetakoa, nagusia ez bada, datozen bost urteotan. Hedabide askotan nabarmendu dute Greg izena jarri ziotela jaio zenean Lemondi keinua egitearren. Komunikabide gutxiagok azpimarratu dute, ordea, ‘van’ abizenaren hasierak tradizio handia duela txirrindularitzan. Van Stenbeergen eta Van Loy, duela mendi erdi, klasikoetako erregeak izan ziren eta Coppi eta Anquetil bezalako txapeldun handiak oso estu hartu zituzten. Continue reading “Riok, orain arte, erakutsi diguna”
#134 Tropela.eus podcastak: Rio 2016ko kiniela (gizonezkoena)
Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.