Gaur hasiko dira Tropelan jokatuko diren Ardenetako hiru klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja.
3 multzo ezberdin osatu ditugu eta beraietatik 15 txirrindulari aukeratu beharra izan dugu: Hautagai nagusiak (5 aukeratzeko), Euskaldunak (2 aukeratzeko) eta Beste hautagaiak (8).
Hau ikusita ez da harritzekoa askori zail egitea lehiaketa honetarako gustuko kiniela egitea. Niri behintzat hala suertatu zait.


Asteazkeneko etapa begiz jota zuen gaurkoa zuen bezala. Esprinter gutxi ziren tropelean eta irabazteko moduko sasoian zetorren. Familia ere etorri zen garaipenen bat ikusteko asmotan baina ez da hala suertatu.
Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.