Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan

Udaberriko klasikoak jokatzen ari dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa den Paris-Roubaix gaur jokatuko da. Hau ez dago Tropelako lehiaketen artean, baina bai hurrengo astetik aurrera jokatuko diren Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Liège–Bastogne–Liège klasikoak, beraz adi kiniela egiteko epeei.

Atzo bukatu zen aurtengo Euskal Herriko Itzulia dakizuen bezala eta Tropelan garaile Aldatzgora izan dugu. Berarekin batera domadoria eta XARET123 izan dira podiuma osatu dutenak. Hiru hauek sariak jasoko dituzte gure sarien atalean agertzen den moduan. Hauek dira sariak:

Aldatzgora 1. postuan sailkatu izanagatik: 4. pertsonentzako otordua Ipintza sagardotegian eta Euskaltel-Euskadi taldearen ekipamendu bat.

domadoria 2. postuan sailkatu izanagatik: Jakionen produktuez osatutako otarre eder bat eta Euskaltel-Euskadi taldearen ekipamendu bat.

XARET123 3. postuan sailkatu izanagatik: Euskaltel-Euskadi taldearen ekipamendu bat.

Zorionak guztioi eta esan bezala adi hurrengo lehiaketari aste honetan bertan hasiko baita!!