Vinokourov tropelaren aurka!

Atzokoan Kiriyenka jo zion erronka tropelari eta garaipena lortu zuen. Gaurkoan Vinokourov izan da antzera tropelari erronka jo eta gailendu zaiona. Erakustaldi bikaina kazakhstandar beteranoak emandakoa! Astanak garaipena behar zuen (urteko bigarrena gaurkoa) eta lortu du taldeko liderrak. Tropelean %45,7ak aukeratu duzue; gustura izango zarete aukeratu duzuenak, ez da gutxiagorako!

Gaurkoan esprinta espero zen. Izen nagusiak Gavazzi eta Freire ziren. Nire inguruko batek ere Martensen izena ere aipatze zidan. Kontuak kontu mugimendua izan dela etapan zehar Zuiara iritsi artean. Izen nagusien artean Tony Martin izan da. Bazirudien dagoeneko lasterketatik kanpo zegoela baina eguneko lehen ihesaldian sartu da nahiz eta bertan behera geratu den. Tropelako %53,5a gustura izango zarete bai baitirudi larunbateko erlojuaren kontra irteten denean etapa irabaztera joango dela.

Esan bezala esprinta nahi zuten, batez ere Rabobank taldeak. Freire berak ere hala ikusten zuela uste dut izan ere helmugan bere emaztea eta bi semeak baitziren maillotak soinean. Baina ez da hala izan. Rabobank ez da gauza izan Vinokouroven azken eraso hori bertan behera uzteko. Bigarren Freire eta atzetik Martens taldekidea izan dira. Gavazzi 7. helmugaratu da eta lehen euskalduna Egoitz Garcia gaztea izan da, 6. postuan.

Sailkapen nagusian berriro ere aldaketak gaurko helmugaratze postuak tarteko. Berriro Purito jarri da lasterketako lider. Bihar Arrateko igoeran bera izango da, beraz, horiz joango dena. Ikusiko dugu ia maillot horri eusteko gai den. Nik ez dut uste hala izango denik. Ikuskizuna behintzat bai, hori izango da zalantzarik gabe oraindik ezer ez baitago erabakita.

Argazkia: cyclingnews.com | Rafael Gómez Alonso

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.