Vinokourov tropelaren aurka!

Atzokoan Kiriyenka jo zion erronka tropelari eta garaipena lortu zuen. Gaurkoan Vinokourov izan da antzera tropelari erronka jo eta gailendu zaiona. Erakustaldi bikaina kazakhstandar beteranoak emandakoa! Astanak garaipena behar zuen (urteko bigarrena gaurkoa) eta lortu du taldeko liderrak. Tropelean %45,7ak aukeratu duzue; gustura izango zarete aukeratu duzuenak, ez da gutxiagorako! Continue reading “Vinokourov tropelaren aurka!”

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Continue reading “Kiryienka, bila dabilena”

Itzuliko lehen etapa eta jada gauzak argitzen

Tony Martin eta nire penatarako Leipheimer izan dira nabarmen huts egin duten faborito nagusiak. Alemaniarra 9:55era helmugaratu da eta estatu batuarra 15 mintu baino gehiago galduz. Txirrindulari hauek badituzue lehiaketa honetan sufritzea tokatuko zaizue. Continue reading “Itzuliko lehen etapa eta jada gauzak argitzen”

Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da

Euskal Herriko Itzuliak lehen etapan bertan bereiziko ditu lastoa eta garia. Litekeena da 20 edo 30 txirrindularik baino ez eustea itzulia irabazteko aukerari. Izan ere, Zumarragan hasi eta bukatuko den saioan ziklistek La Antigua aldapatzarra igo behar izango dute helmugatik oso gertu. Bigarren etapa, bestalde, Lekunberrin bukatuko da eta Azpiroz mendateak are gehiago xehetu dezake faboritoen multzoa. Beraz, hasieratik egurra. Beharbada hirugarren etapa, Zuia-Murgian bukatuko dena, ez da horren erabakiorra izango, baina ostegunean Arrateko gainean aldea egongo da batzuen eta besteen artean. Ostiralean Zallarako bidean ziurrenik sailkapen nagusirako hautagaik ez dira gehiegi mugituko, indarrak larunbateko erlojupekorako –Zallan bertan- gordetzea nahiago izango baitute. 24 kilometroko erlojuz kontrako saio gogorra izango da, Bezi eta Avellanedako gainak igo beharko baitituzte. Ibilbideari gainbegiratxoa emanda, bistan da lehen bi etapek asko argituko dutela sailkapen nagusia. Arnasa hartzeko edo hauspoari buelta emateko aukera izango da astean, baina gaizki hasten denak jai du.
Continue reading “Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da”

Abraham Olanok pozgarritzat jotzen du Vuelta Euskal Herritik berriro pasatzea

Atzo Koldo Aldalur Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta Abraham Olanoren solasaldia-hitzaldi batera joateko aukera izan nuen. Azkoitian izan zen eta Abrahamen hastapenak gogoratzetik egun Unipubliceko partaide izaterainoko ibilbidea jorratu zen.

Gustura izan nintzen ordu t’erdiz gorako saioan, izan ere tarteka Koldok EITBko datubasetik “harrapatutako” zenbait bideo jarri baitzizkigun oroigarri gisa: Munduko Txapeldun izatea lortu zuenekoa, Italiako Giroko etapa aipagarri haiek, pistako garaiak… polita joan zen. Continue reading “Abraham Olanok pozgarritzat jotzen du Vuelta Euskal Herritik berriro pasatzea”