Italiako Giroa irabaz dezaketen txirrindularien izenak emateko garaian, Nibali italiarra eta Contador espainiarra aipatu behar nahita ez. Izan ere, italiarrak podiuma zapaldu zuen iaz eta Espainiako Vuelta etxeratu zuen. Contadorri dagokionez, 2008an irabazi zuen Italiako itzulia. Azken urteetan biek erakutsi dute hiru asteko itzulietan oso ondo moldatzen direla.
Continue reading “Nibali, Contador… eta Igor Anton”
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
#20 Tropela.net podcastak: Giro 2011. Txirrindulariak
Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroan parte hartu behar duten txirrindularien inguruan aritu dira. Zehazki Tropela.net-en 2011ko Giroko lehiaketako multzoen inguruan beren iritzia ematen dute.
#19 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2011. Ibilbidea
Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroaren ibilbidearen inguruan aritu dira. Aurtengo Giroa bere gogortasunagatik egin da erakargarri eta horren inguruan aritzen dira hiru solaskideak podcast honetan.
Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?
Giroko antolatzaileek Italian zehar dauden mendateak dituzte alde ibilbide gogorrak prestatzeko orduan. Urteak joan urteak etorri oso etapa aldapatsuak izaten dira Italiako itzulian, eta aurten bide beretik joango da hiru asteko lehenbiziko itzulia.Taldekako erlojupekoarekin hasiko da lasterketa. Aldea egongo da, noski, batzuen eta besteen artean, baina ikusita zer nolako etapatzarrei egin beharko dieten aurre, lehen erlojupeko horrek utziko dituen aldeak sinbolikoak izango dira, ziur. Continue reading “Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?”
Klasiketako errege
Davide Rebellinek lortu zuena 2004ean Philippe Gilbert belgikarrak lortu du zazpi urte beranduago. Ardeenetako hirukotea osatzen duten hiru lasterketetan garaipena lortzea. Lieja-Bastone-Lieja klasikoan bi besoak gora altxatu ditu Schleck anaien aurretik. Frank bigarren helmugaratu da eta Andy hirugarren 255 kilometroko ibilbidean.
Klasika normal joan da azken 100 kilometroetara arte. Hor zeuden kokatuak igo behar ziren hamar muinoetatik azken bederatziak. Ihes egindako taldetxo bat sortu da 80 kilometro faltan, bertan Juanma Garate irundarra sartuta zegoena. Denbora guztian kontrolpean egon dira, Omega Pharma Lotto taldeak nagusiki lan hori burutuz azken aurreko muinora arte, hor hasi baita faboritoen arteko eraso festa. Continue reading “Klasiketako errege”