Bihar abiatuko da Espainiako Vuelta, denboraldiko azken itzuli handia. Lehiaketa honek ere Laboral Kutxa Saria sailkapena izango du.
Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, akzio kamerak,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!
Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik, izan ere babestutako sailkapenez gain, berriki kaleratu dugun Tropelaren APP berriaren babesle baita.
Zorte on guztioi!!
Post honetan Iban Perezek (
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.
