Iragan Italiako Giroak irudi gogoangarri asko utzi zizkigun, Iban tropelkideak joan den asteko artikuluan aipatu bezala. Hala ere, lasterketan izango zuen garrantziagatik, esan liteke Steven Kruijswijk-en erorikoa eta bere ondorengo helmugaratzea izan zela aurtengo edizioko irudia. Lasterketa oso baten erdibidekoa suposatu zuen, LottoNL – Jumbo taldeko gizonaren agintaldiarekin bukatu eta bere gainbehera ekarriko zuena, eta horrekin batera Vincenzo Nibaliren susperraldia ahalbidetuko zuena.
Kolpe fisikoa bera baino psikologikoa gainditzeko lana hartu beharko du Kruijswijek. Aurreneko itzuli handia hain gertu izan eta horrelako zorigaiztoko akats batengatik galtzeak benetan izan behar duelako gogorra. Eta txirrindulariaz beraz gain, Herbeheretan ere atsekabez ikusi izango zuten seguru asko Giroaren amaiera. Iaz Tom Dumoulin 35 urteko izurriari amaiera ematetik hain gertu egon ostean, bazirudien aurtengoak behar zuela Joop Zoetemelk handiaren lekukoa hartzeko unea. Baina esan bezala, ez zen horrela izan. Continue reading “Zoetemelken itzal luzea”
Vueltako lehen astearen bukaera ez da gozoa izan Orica-Green Edge taldearentzat, Chavesek liderraren maillota kendu behar izan duelako Dumolinen mesedetan. Hala ere, Oricako buruek sinatuko zuten, zalantzarik gabe, lehen astea horren oparoa izatea: Chavesek bi etapa garaipen, Ewanek beste bat eta liderraren maillota sei egunetan. Vueltan bakarrik ez; denboraldiko beste proba garrantzitsu batzuetan ere bikain ari da Stephensen taldea.
Espainiako Itzuliaren data duela 20 urte aldatu zen, UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak egutegia berrantolatzea erabaki baitzuen. Italiako Giroaren antolakuntzari egin omen zioten proposamena aurrena, baina ezezko borobila jaso zuten erantzun gisa. Espainiako Vueltak, ordea, baiezkoa eman zuen.
Asko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren.