Emakumeen Bira Tropelan izango da

Lehenik eta behin inkestan parte hartu duzuen guztioi erantzunak bidali izana eskertu nahi dizuegu, eta baita iruzkinak bidali dizkiguzuenoi ere. Zuen iritzia jakin nahi genuen eta eman diguzuen erantzuna –373 erantzun– oso positiboki baloratzen dugu.

Inkestaren postean agertzen genuen moduan, iaz emakumezkoen eliteko lasterketak gehitu genituen Tropelan eta bide horri jarraitu nahi diogu. Buruan genuen denboraldi hasieran Emakumeen Bira gure egutegian gehitzea, baina arrazoi teknikoak tarteko, aurreko astera arte ezin izan genuen ziurtatu. Arazo teknikoak gaindituta, denboraldian murgilduta gaudenez, aldaketa hau gauzatu aurretik zuen iritzia jakin nahi genuen. Emaitzak ikusita -postaren amaieran dituzue ikusgai – konfiantza gehiagorekin ekingo diogu aurrera eta dagoeneko Emakumeen Birako kiniela prestatzen ari gara buru belarri, Dauphiné Kriteriuma ahaztu gabe, noski!

Honenbestez, Tropelaren historian lehen aldiz, emakumeen proba batekin soilik antolatutako lehen lehiaketa izango dugu Tropelan: Emakumeen Bira 2013. Eta ondorioz, Euskal Herrian jokatzen diren eliteko 3 lasterketa izango dira aurtengo denboraldian Tropelan: Euskal Herriko Itzulia (apirilean jokatu zena), Emakumeen Bira eta Donostiako Klasikoa.

Kontuan izan Emakumeen Bira, datorren astean, ekainaren 6 eta 9 bitartean jokatuko dela, eta Dauphiné Kriteriumeko azken lau etapekin batera jokatuko dela.

Zuek eskatu bezala, gure aldetik, bai blogaren bidez eta baita podcasten bidez ere ahalik eta informazio gehien ematen saiatuko gara.

Eskerrik asko zuen babesagatik eta zorterik onena opa dizuegu guztioi. Jarraitu txirrindularitzaz gozatzen!

Inurriaren udaberri gozoa

Joan den urtean bezala, Wigginsek irabazi du Dauphine. Denboraldi honetan, Paris-Nizan eta Romandiako Tourrean ere nagusitu da ingelesa.
Dauphineko ‘patroia’ izan da Wiggins, ia-ia hasieratik eraman baitu maillot horia. Azken hiru etapetan mendate handiak igo behar izan ditu tropelak, tartean Joux Plane, eta maldan gora ere, onenen pare aritu da Wiggins. Astebeteko itzuliei neurria hartu die Sky taldeko txirrindulariak eta nola, gainera: aurrena Paris-Niza, ondoren Romandia eta orain Dauphine -Egoitz adiskideak twitterren aipatu bezala, hura izan da hori lortzen lehena-. Sasoi betean martxoan, apirilean eta ekainean. Tourra beharbada ez du irabaziko, baina irabaziko balu zaplasteko ederra emango lieke sasoi bete-betea denboraldian behin eduki daitekeela diotenei. Inurria bailitzan, ahalik eta probetxurik handiena ateratzen ahalegintzen da proba bakoitzari eta irabazteko aukera badago, ba onena eman irabazteko. Gero gerokoak. Continue reading “Inurriaren udaberri gozoa”

Horiak hegoak eman dizkio

Ez da izan erakustaldi historikoa (hau esatean Indurainen irudia etortzen zait burura. Fignon bezalako bati aurreratu zionean Luxenburgon 92ko Frantziako tourrean, edo Armstron-ek Ullrich-i). Baina bai izan da mahai gainean autoritate kolpe bat. Bradley Wiggins-ek aurtengo Dauphine Libereko erlojuz kontrako bakarkako etapa luzea irabazi du, eta ondorioz sailkapen nagusia poltsikoratzeko txartel ugari batu.

Gaur arratsaldean txirrindulariek Dauphine Kriterium-eko 4. etapari aurre egin diote. Erlojuz kontrako bakarkako 53 kilometro lau-lauak Villié-Morgon eta Bourg-en-Bresse artean. Gainera askok test bezala hartu dute aurki ospatuko den Frantziako Tourrari begira. Continue reading “Horiak hegoak eman dizkio”

#63 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2012. Ibilbidea eta txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete:

Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea?
Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.

#21 Tropela.net podcastak: Dauphine 2011. Balorazioa

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Dauphine nola joan den aztertu dute. Tropela.net lehiaketan parte hartu eta garaile izan direnen aipamena ere egiten dute.Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Dauphine nola joan den aztertu dute. Tourrari begira Dauphinek zer erakutsi duen aipatzen dute. Tropela.net lehiaketan parte hartu eta garaile izan direnen aipamena ere egiten dute Jakion eta Kutixiren sariak jasoko baitituzte (ikusi sarien atala).

Tropela.net podkastak iTunesen ere bai!

Dagoeneko Tropela.net-eko podcastak iTunesen dituzue. Harpidetzeko aukera ere baduzue iTunesen ikonoari klik eginda.