Azken egun hauetan, Italiako Giroa tarteko, hainbat zale irakurri ditut sare sozialetan Euskaltel-Euskadiren falta gogorarazten. Euskaldunak inoizko Girorik onena egiten eta talde euskaldunik World Tour-ean ez izatea ze nolako galera izan den aipatuz. Ai!! Zer ez ote genuen egingo euskal talde batekin… Badirudi etapa erdiak eta sailkapen orokorra ere eskuratu ahal izango genituela….Eztabaidarako ematen du behintzat. Continue reading “Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe”
Kategoria Artxiboak:Iritzia
Amestu dezagun, zergatik ez?
4 etapa faltan, Mikel Landa murgiarra Giroko bigarren postuan sailkatua da azken 10 urtetako itzuli handietako txirrindulari onenarengandik 4 minutura. 59km-ko erlojupekoan jasan zuen denbora galera berbera, alegia. Ezbairik gabe, Landa da Giroko txirrindulari indartsuena maldan gora. Contadorri jarraitzeko gai den bakarra, eta Contador bera uzteko gai izan den bakarra ere bai. Edizio honetako bi etapa dolomitikoen irabazle, non eta Madonna di Campligion eta Aprican, Mortirolo handia pasa ondotik gainera. Mendiko bi etapa jarraian lehen postuan, tamaina honetako azken balentria 2008an izan zen, Sella italiarraren eskutik. Continue reading “Amestu dezagun, zergatik ez?”
Segundoen borroka
Dagoeneko Giroan 13 etapa jokatu dira eta bi dira sailkapen nagusiaren muturrean aurkitzen direnak: Contador (TCS) eta Aru (AST). Bata esperientzia duena eta bestea iaz sorpresa izan zena aurten Contador kilimatzeko gai izaten ari dena, segundoen borrokan.
Interesante doa aurtengo Giroa, hala uste dut behintzat. Arrazoi nagusia egunera zerbait gertatzen ari delako da eta horrek, hurrengo egunari begira, ikusmina sortarazten du, nigan bederen bai. Eta oraindik beste 8 etapa falta dira Milanora iritsi aurretik!!! Continue reading “Segundoen borroka”
Tinkoff-Saxo Kaliforniako garaipenarekin, Giroaren bila

Tunel luzearen amaiera ikusten ari al da Tinkof-Saxo taldea? Kaliforniako Itzulia ospatu ostean, Sagan txirrindulari apartak 2 etapa eta sailkapen nagusia poltsikoratu ditu. Gainera Europan urteko lehen itzuli handiaren atseden egunean beraien taldeburua, Contador, sailkapen nagusiaren buru da. Lortuko al du eslovakiar gazteak berriro bere maisutasuna erakutsi zita handienetan eta madrildarrak podiumeko maila gorenena zapaldu Milanen?
Continue reading “Tinkoff-Saxo Kaliforniako garaipenarekin, Giroaren bila”
Zakarinen Giroa
Zakarinen Giroa izan behar zuen 2015koak. Hala zirudien behintzat Romandiako Itzulian emandako erakustaldiaren ondotik. Aurtengo Tourrerako 3 hautagai nagusien gainetik nor eta, errusiar gaztea. Eta nola gainera! Bere erlojupeko doaiez gain (zerbaitegatik da espezialitate honetako errusiar txapelduna) itzuliko etapa menditsu nagusienean ere Froome, Quintana, Nibali eta gainontzekoen aurretik izan zen.
Tropela-ko %73,6ak dugu gure kinielatan, ez da gutxi! Ba 5 etapa pasa dira soilik, eta Zakarin sailkapenean 61. postuan dago, 25 minututik gorako atzerapenarekin Contador liderrarekiko. 2 astetan joan zaizkio indarrak, eta 5 egunean podiumean sartzeko zituen aukera guztiak. Ez sinistekoa? Beharbada Romandiakoa izango da ez sinistekoa, eta denborak emango digu galdera honen erantzuna.