Tourreko 3. etapa klasika kutsua izango du. Belgikako mugak zeharkatuz, Huy aldapa beldurgarri eta gogorrenean amaituko da klasika deitu dezakegun etapa hau.
Antolatzaileek keinu polita egin nahi izan die Ardenetako Fleche-Walonne klasika handiari, 3. etapa klasikaren erreplika bat kontsideratu baitaiteke. Kasu honetan ere, Huy-ko tontorra erabakigarria izango da, bertan aurkitzen diren % gogorrek (1.3km, 9.6% / max. 19%) irabazlea nor izango den erakutsiko baitigu.
Faboritoez hitz egiten baldin badugu, aldapa motz eta gogorretan ondo aritzen diren txirrindulariei erreparatu beharra dago.
Continue reading “Aurre analisia: 3. etapa, Anvers / Huy (159,5 km)”

Aurtengo Tourreko lehen etapa, lasterketa osoan dagoen bakarkako erlojupeko bakarra izango da. Utrecht hiriko kaleen barrena izango da erlojupeko motz hau (13,8km), eta ibilbideak ez du aparteko zailtasunik erakusten, hirietan aurkitzen ditugun bihurgune eta ohiko biribilguneak izan ezik.
Post honetan Andoni Aranzabal (