Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera,  nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean.

Bestalde, urte amaiera polita izan du Lombardiako Giroa irabaziz. Monumentua izanik ere, beharbada aurreko urtetan baino partaidetza exkaxagoarekin izan da. Honez gain, bigarren mailako beste 3 lasterketa irabazi ditu, denak bere lurraldean, Ullisi, Rebellin eta antzekoen ondoan. Azken urtetako (2010 Vuelta, 2011 Giroan podium, 2012 Tourrean odium, 2013 Giroa, 2014 Tourra) denboraldi kaxkarrena izan da beraz.

Hurrengo urtera begira Tourrari ezetza eman dio, eta aurten hainbeste garaipen lortu dituen etxeko errepidetan babestuko da, lasterketa arrosari so. Izan ere, Tourra Sky lurraldea dela esan daiteke, azken 4 urtetan 3 garaipen lortu baititu taldea britainiarrak (2012 Wiggins, 2013-2015 Froome).

Nibalik badaki jai duela talde beltzaren aurka (2012an garailearengandik 6 minututik gora, aurten 8tik gora) Frantzian, eta alternatibak bilatu ditu. Tipo argia, Nibali. Bada, hala ere, beste mutil bat, arabarra, hau ere oso argia, non justu Nibaliren taldea utzi eta talde beltzera salto egin duena, hau ere Italiara begira, taldeko lidergoa eskeini baitiote. Mikel Landak bi erronka izango ditu 2016an: batetik, aurtengo maila berdintzea (edo igotzea?) talde berrian. Bestea, Sky taldeak Italian duen hala moduko madarikazioari (2013 Wiggins, 2015 Porte) aurre egitea.

Nori irtengo zaio ongien jokaldia?

 

Argazkiak: lcl.com, ink361.com