Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.
Kategoria Artxiboak:Ibilbideak
Tropela.net | Tour 2011 | Ibilbidea
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Frantziako Tourraren ibilbideari errepaso bat ematen diote: aurreko edizioetatik aldatu dena, ibilbidearen egituraketa, puntuatzeko sistemaren aldaketa,… eta Tropelako kiniela egiten laguntzeko pista ugarirekin.
Tropela.net podkastak iTunesen ere bai!
Dagoeneko Tropela.net-eko podcastak iTunesen dituzue. Harpidetzeko aukera ere baduzue iTunesen ikonoari klik eginda.
Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute
Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek ‘agintzen’ dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun eta jabe izan zirelako 70ko eta 80ko hamarraldietan. Continue reading “Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute”
Alpeetako erraldoiari gorazarre
Aurtengo Tourrean ere mendate mitikoak igoko dituzte ziklistek: Tourmalet, Luz Ardiden eta Alpe d’Huez, kasu. Hala ere, aurten horiek guztiak Alpeetako erraldoiaren itzalpean geratuko dira, Galibierren itzalpean alegia. 100 urte beteko dira uztailaren 10ean Galibier aurrenekoz igo zutenetik. Txirrindularitzak emandako txapeldun handienetako bik, Coppik eta Pantanik, balentria handiak egin zituzten aldapatzar horretan.