Askok Flandriako Brabantse Pijl klasikoa irabazi zuenean izan zuten Ben Hermans belgikarraren berri. 2015ean izan zen eta BMC taldearen maillotarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen, Matthews eta Gilberten aurretik. Berarentzako mugarri izan zen lorpen hura, eta ordutik bere diziplina talde lana, ehiztari sena eta erlojuaren kontrakoetan lehiatzea izan da. Continue reading “Aldapan gora doa Ben Hermans”
Kategoria Artxiboak:Beste lasterketak
Atzo euskaldunak protagonista, poza eta pena
Atzoko egunez hiru itzuli desberdinetako hiru etapa jokatu ziren: Omango, Andaluziako eta Algarveko itzulietako etapak jokatu ziren atzo. Horietatik bitan euskaldunak protagonista izan genituen, zentzu desberdinean izan bazen ere.
Berri pozgarria Jonathan Castroviejok eman zigun erlojuaren kontrako etapan garaipena lortuta. Eta ez zen edonolako garaipena izan, izan ere Tony Martin eta Roglic espezialisten aurretik sailkatu zen. Bikain Jonathan eta zorionak! Jada erlojuaren kontrako espezialistetan puntakoa zarela garbi utzi diguzu!
Beste notizia, hau tamalgarria, Ion Izagirrek eman zigun. Gogotsu zen Andaluziako itzuliko erlojuaren kontrako saiorako aste osoan zehar erakutsitako maila ikusita. Tamalez erorikoa izan zuen eta lasterketa utzi beharrean suertatu zen ormaiztegiarra. Pena, pena galanta eragin zidan. Baina tira, ez du hausturarik, zauri harinak besterik ez. Gogoan izan bere hurrengo zita garrantzitsuagoa Paria-Niza izango duela Bahrein-Meridako liderrak. Ea ba ondo osatu eta onenenkin lehian ikusten zaigun, Ion!
Amaitzeko esan Movistarrek borobildu zuela atzoko eguna Jonathanen garaipenaz gain Valverdek ere garaipena lortu baitzuen Andaluzian eta lider jarri da Contadorren aurretik segundo bakar batera bada ere. Txantxetarako tartea ere izan bazuten ere Twitter bidez, ondo bidean Valverdek eramango du bere bosgarren Andaluziako itzulia.
Argazkia: Bettini Photo eta Twitter
Ion Izagirre maila erakusten
Sekula ez dut gaur bezala Murtziako Itzulia jarraitu. Egun bateko lasterketa da eta denboraldi hasiera honetan denok dakigu lasterketa hauek berebiziko garrantzirik ez dutela, baina gaurkoa desberdina zen eta jarraitzea erabaki dut. Continue reading “Ion Izagirre maila erakusten”
Caleb Ewan, etorkizun handiko sprinterra
Orica taldeko txirrindulari gaztea areriorik gabe dabil denboraldi hasieran.
Continue reading “Caleb Ewan, etorkizun handiko sprinterra”
Itzulia-Bira: emakumezko eta gizonezkoen eliteko lehen lasterketa mistoa [inozentada]
2016a badoa eta 2017a hasterako berri azpimarragarri bat eman beharrean gara. Izan ere, askoren ezustekorako, baita UCI berarentzat ere -ez du aipamenik egin oraindik ekimen honetaz, baina zerbait esango duela espero da-, elite mailako lehen lasterketa mistoa jokatuko da gure lurretan, Euskal Herrian.