Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?

Prest gaude bihar, apirilak 22, Lieja-Bastogne-Lieja klasiko famatua zuzenean streaming bidez eskaintzeko. Saioari arratsaldeko 15:30etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera).

Nola entzun dezaket saioa?

Continue reading “Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?”

Jarraituko al zenuke Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean Tropelarekin?

Tropelan hurrengo igandeko Lieja-Bastogne-Lieja klasiko handia zuzenean eskaintzean pentsatzen ari gara. Lehen proba Milano-Sanremorekin egin genuen eta igandeko klasikoarekin ekimena errepikatzeko aukera dagoela ikusi dugu. Hori dela eta galdeketa bat egin nahi dugu zuen artean jakiteko zuen iritzia ekimen honen aurrean.

Era berean inolako iradokizun edo gomendiorik bazenukete formatoaren edo edukiaren inguruan, mesedez, gehitu iruzkinak jarraian. Gustura hartuko ditugu bai galdeketaren erantzunak bai iradokizun edo gomendioak.

Bizkaia helburu, “Objetivo Bizkaia” saioan

Aurreko astean, zehazki apirilaren 11n, Tele7ko “Objetivo Bizkaia” saioan izan zen Egoitz Lizaso, Tropela Elkarteko ordezkari moduan. Bertan, Tropela Elkartea eta Tropela.net-en inguruko azalpenak eman zituen Susana Porras aurkezleak zuzendutako saioan.

Ez da kasualitatea Bizkaiko komunikabide batean agertu nahi izatea, izan ere, Gipuzkoan 17.500 erabiltzaile baino gehiago ditugu eta Bizkaian, aldiz, 6.000 soilik (hemen datu zehatzagoak). Ea bizkaitarrak Tropeleratzea lortzen dugun!

Elkarrizketa gazteleraz izan zenez, euskarazko azpitituluak gehitu dizkiogu.

#58 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai.

Aurreko podcastak hemen dituzu.