Tropela APP-a hemen da!!!

Azkenean bai, hemen duzue Tropelaren APP berria, bai Android bai iPhone gailuetarako ere!!! Aspalditik genbiltzan Tropelaren mugikorretarako APP-a garatu eta argitaratzeko gogoz eta asmoz, baina ez da posible izan gaur arte. Buru belarri aritu gara lanean eta honatx emaitza. Bazen ordua, ezta? Guk ere hori uste dugu :-) APP-ak babesle nagusi bat du, Laboral Kutxa […]

Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean!!

15:30etan hasiko gara Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren jarraipena egiten. Gogoratu ordua iritsi artean ez duzuela seinalerik jasoko. Saioan zehar gurekin harremanetan jartzeko Twitter (@tropela), Facebook (facebook.com/tropela) eta Skype (‘tropela.elkartea’) erabili ahal izango dituzue. Android mugikorretik jarraitzeko: Winamp aplikazioa iOSetik jarraitzeko: FStream Nokia (Symbian) mugikorretik jarraitzeko: Internet Irratia. Bi kasueta gehitu beharreko URLa: http://giss.tv:8000/tropela.mp3 Argi bide gehiago hemen.

Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?

Prest gaude bihar, apirilak 22, Lieja-Bastogne-Lieja klasiko famatua zuzenean streaming bidez eskaintzeko. Saioari arratsaldeko 15:30etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera). Nola entzun dezaket saioa? Saioa jarraitzeko aukera ezberdinak izango dituzue eta ondoren azaltzen dizkizuegu: 1. Web bidez Tropela.net webgunearen sarreran jarriko dugu erreproduzigailu bat eta bertan ‘play’ emanda jarraitu ahal […]