Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aurtengo Tourra Ingalaterratik hasten da
– Ez dago prologorik
– Harbidetako etapa bat jokatuko da
– Ibilbidea orokorrean gogorra
– Azken aurreko erlojuaren kontrako bakarkako saioa bakarra, nahiz eta 54 kilometrotako den, luzea
– Azken eta 19:00ak aldera amaituko da aurretik emakumezkoen La Course lehiatuko delako lehen aldiz historian
Continue reading “#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa”
2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere.
Dakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako!
Post honetan Axier Sukia (
Post honetan Eneko Garatek (