20
05ean antolatu genuen lehen Frantziako Tourraren inguruko lehiaketa eta gaur 2014koa azkena izan dela esan beharrean aurkitzen gara, zoritxarrez.
Aste honetan Prudhommek sinatutako eskutitz bat jaso dugu eta ez juxtu Gabonak zoriontzeko. Bere esanetan Tropelak ezingo du 2015eko Tourraren inguruko lehiaketarik antolatuko, ezta La Coursena ere, baldin eta diru kantitate handi bat ordaintzen ez badugu. Kontua da Frantziako gobernuak, Hollanderen iniziatibaz dirudienez, Frantziako Tourrarekin erlazionatutako sareko edozein ekimen, bai lehiaketak bai berriak, kanon bat ordaintzera behartuak izango direla. Dakizuen moduan, eta zoritxarrez, ez gara gai maila honetako ordainketei aurre egiteko.
Hollandek Espainiako gobernuak berriki plazaratu duen jabego intelektualaren legearen antzeko bat egokitu du Frantziako Tourra babesteko. Adierazi duenez, ezinbestekoa zaie Tourra bezalako mundu mailako ekitaldi garrantzitsu bat babestea, batez ere Beijingo Tourra edota Euskal Herriko Itzulia indarra hartzen ari direla ikusita.
Ez dakigu Hollandek eta Prudhommek beraien helburuak lortuko dituzten, baina guri dagokigunez, 2015ean ez Tourra ezta La Course antolatu gabe geratuko gara hamar urteren ondoren lehen aldiz. Oraingoz bi lasterketa horiei eragingo die lege berri honek eta garapenaren baitan ikusteko dago gainontzeko lasterketei etorkizunean aplikatu ala ez.
Horrenbestez, oporrak hartuko ditugu uztailean beste aukerarik ezean. Eta ea gainontzeko lasterketetan ez duten halako neurririk hartzen etorkizunean!!
Eguneraketa: inozentada
Atzoko inozentaden eguna izanik, guk gurean hauxe argitaratzea pentsatu genuen. Zorionez gezurra da hemen azaldutakoa eta espero dugu 2015ko uztailean ere opor gutxi izatea!! Espero dugu barretxo batzuk behintzat eragin izana ;-)
Aurreko ostegunean ospatu genuen 
Urtea gogorra izan da niretzat. Oso zaila egin zait ikustea urteak aurrera egiten zuela eta ezin izango nuela berriro ere lehiatu. Baina horrela izan da. Mokorreko lesioa, hasieran onartu nahi nuena baino larriagoa izan da. Nire ibilbide profesionalean zehar hainbat lesio izan ditut, eta azken hori ere aurrekoak bezalakoa izango zelakoan nengoen. Errekuperatu eta berriro ere ehuneko ehunean izango nintzela uste nuen. Zoritxarrez, ez da horrela izan, eta izugarri kostatu zait hau onartzea. Baina, behin irakurri nuen bezala, “denborak ez du ezer sendatzen, gauzak aldatzen ari direla konturarazten dizu eta hori onartu besterik ez daukazu.” Eta hemen nago, lerro hauen bitartez, txirrindulari profesionala izatea amaitu dela onartzen.
Aurtengo denboraldia berezia izan da, izan ere Tropelan 10. urtez Tourra lehiatzeko aukera izan baitugu aurtengo edizioan. Oraindik argi dugu gogoan Tropelaren hastapen egun haiek!