Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (III). Azkarrak

Lehen begiradan badirudi argi xamar dagoela aukeraketa 7 txirrindularitatik dagoenekoz 4 ez baitoaz. Beraz, 3 txirrindularien artean geratzen da aukeraketa. Baina kontuz! Hauetatik bakarra aukeratu behar da, beraz, %33ko aukera egoki asmatzeko. Argi al daukazu?

cavendish_azkarrak_giroaOrain arte kiniela egin dutenen artean apustu seguruaren alde egin dela esan genezake Cavendish txirrindulari britainiarra aukeratuta. Aurtengo palmaresari begiratu bat ematen badiogu 7 etapa garaipen eta Milan-San Remo klasika irabazi dituela jabetuko gara. Beraz, badirudi sasoian aurkitzen dela eta apusturik seguruena bera dela. Hala ere zalantzak sortzen dizkit britainiarrak, izan ere Romandian ez baita izan diren bi sprintetan lehiatzeko gai izan. Beste datu bat: Cavendish-en urteko helburu nagusia Tourreko maillot berdea eskuratzea da. Giroa amaituko al du? Continue reading “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (III). Azkarrak”

Rebellinek ere positibo

davide_rebellin2006Davide Rebellin 37 urteko italiarrak ere positibo eman du baieztatutako analisi batean. San Bonifacion jaiotako txirrindularia iazko joku olinpiarretan lortu zuen zilarrezko domina galtzekotan da, lasterketa ostean egindako analisietan CERA motako EPOa hartu zuela baieztatzen baita. Abokatuak dagoeneko Rebellinek ezer ez duela egin esan du eta B laginaren azterketa eskatu dutela. Ohiko prozedura, alegia.

Rebellin etapa bakarreko lasterketetan espezialista dela esan daiteke. Azken garaipena La Flèche Wallonne lasterketan lortu zuen orain astebete juxtu eta hirugarrenez gainera. Hauekin batera Amstel Gold Race (2004), Liège-Bastogne-Liège (2004) eta Donostiako Klasika (1997) dira bere palmareseko garaipenik esanguratsuenak klasikei dagokienez. Etapez osatutako lasterketei dagokienez Paris-Niza (2008) eta Tirreno-Adriático (2001). Garaipenik aipagarrienak, beraz, Gerolsteiner taldean egin zituela esan daiteke. Continue reading “Rebellinek ere positibo”

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

amstel_2009Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua.

258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa beharko dute. 31 igoera egin beharko dituzte, zenbait estu xamarrak, eta kontuan hartzeko izango da helmuga maldan amaitzen dela. Zalantzarik ez jarraitzaile ugari bilduko dela bide bazterrean garagardoa eskuan txirrindulariak animatzera. Guk ere ETB1-etik jarraitzeko aukera izango dugu 15:50tatik aurrera. Continue reading “Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta”

Tropelan 2009 EH Itzuliko garaileak

Tropela.netDenboraldiko gure lehen lehiaketa gaurko etaparekin amaitu da. Orain arteko EH Itzuliko parte hartze marka guztiak hautsita, 5.413 kiniela izan dira lehian. Ondorengo hauek izan dira lehen postuetan sailkatu eta sariak eramango dituztenak:

1. postua. Bi lagunentzat asteburu bat Atxaspi Hotelean (Lesaka).
Garailea: aitorugarte (Hondarribia).

2. postua: Bi lagunentza asteburu bat Olatu Hotelean (Zarautz).
Garailea: danelrj (Arrasate).

3. postua: 4 lagunentzat otordu bat Ipintza sagardotegian (Astigarraga).
Garailea: KOLDEN1 (Bilbo).

4. postua: Bi lagunentzat bazkaria Hernialdeko Ostatuan.
Garailea: sastruke (Zarautz).

Zorionak garaileoi eta animo gainontzekooi. Gogoratu lehiaketa honetan lortutako puntuak urteko sailkapen metaturako baliagarriak izango direla. Orain hurrengo lehiaketaren zain egon besterik ez zaigu geratzen: Italiako Giroa. Hasi prestatzen zuen txirrindulariak!

Oharra: Irabazleak jar daitezela Tropela Elkartekoekin harremanetan tropela@tropela.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Contador jaun eta jabe Zallan

Alberto ContadorEspero bezala, Contadorrek erraz poltsikoratu du Euskal Herriko aurtengo itzulia. Itzulia eta bigarren etapa garaipena, bigarrenez jarraian. Eskerrak Samuelek erlojupeko txukuna egin duen ze bestela aurreratu egingo baizukeen. Maldan gora eta behera ziztu bizian joan da eta azkenean bigarren sailkatuari, Colomi, 30 segunduko errentarekin gailendu zaio sailkapen nagusian. Hori bai, aipatzekoa Colomek egindako erlojupekoa, Contadorrek mallorkiarra itzalean utzi badu ere, merezitako bigarren postua lortu baitu, bai etapan baita sailkapen nagusian ere. Samuelek podium egitea lortu du eta ez da gutxi izan (galtzerdietako eraztun olinpikoek lagundu al diote?). Evansek, berriz, espero baino maila baxuagoa eman du eta podiumetik kanpora geratu da ondorioz. Continue reading “Contador jaun eta jabe Zallan”