Aitortzen dut

Patxi VilaEskerrik asko, Patxi. Zure egungo egoerak pena ematen digun arren, zaleok eskertzen dugu zure zintzotasuna eta erruduntasuna aitortzea. Beharbada berandu xamar, baina nire aitak dioen bezala: “berandu baina seguru”.

Euskadi Irratiko kideei ondorengo grabaketa hau ohostu diet. Espero dut horregatik ez haserretzea. Korte honetan Patxi Vilak bere aitortza egiten du Faktoria saioan. Continue reading “Aitortzen dut”

Larrearen garaipena eta euskararen ahultzea

UnescoAtzo euskaldun batek denboraldiko lehen garaipena lortzen zuen bitartean, euskararentzat UNESCOtik berri txarrak iritsi zaizkigu. Tropelako jarraitzaileontzat berri pozgarria alde batetik eta berri penagarria bestetik.

Euskaltelek Portugalera Koldo Fernandez de Larrea eraman du taldeburu garaipen bat lortzeko helburu sendoarekin. Helburu hori Algarveko itzuliaren bigarren egunean eskuratu du Ciolek, Haussler edo McEwen bezelako txirrindularien aurretik. Ez dut irudirik ikusteko aukerarik izan, baina badirudi orain arte txirrindulari euskaldunaren nahia eta ezinak aurtengo denboraldian amaiera izan dezakeela. Goizegi beharbada aurrikuspena emateko, baina esperantza pizteko modukoa. Etapa garaipena eta lasterketaren lidertza gasteiztarrarentzat. Zorionak Koldo!

Continue reading “Larrearen garaipena eta euskararen ahultzea”

Hiru Erregeen Mahaian elkarrizketa (2008-VI-22)

Iaz egin ziguten ondoren atxekita jarri dugun elkarrizketa hau. Aspaldian ginen webgunean jartzekoak, baina kontuak kontu, gaur arte ‘kajoi desastrean’ gordeta izan dugu. Beharbada goizo xamar da, baina ez gehiegirik falta Tropela.net-eko lehen lehiaketa hasteko.

Elkarrizketan 10.000 kiniela izatera iristeko helburuaz hitz egiten genuen, baina azkenean 8.069 kiniela izan ziren. Ez zen marka txarra izan, baina ea aurtengoan 10.000 horien barrera hori gainditzeko gai garen.

Continue reading “Hiru Erregeen Mahaian elkarrizketa (2008-VI-22)”

Ma come, Valverde!

Valverde, Le Figaro irakurtzenItalieraz ezer gutxi dakit nahiz eta lurralde horretan izana naizen eta pizzak gustoko ditudan: ragazza, tutto eta gutxi gehiago. Eta beharbada izenburuan ere hanka sartu dut (zuzenketak gustura onartzen ditut), baina seguru Valverdek beste ezetz.

Zurrumurru asko izan dira azken urteotan Italiako Komite Olinpikoa (IKO) eta Valverderen artean. 2006ko maiatzean argitara ateratako Puerto Operazioaren eskandaluaz geroztik, Madrilgo epaileek ‘Valv-Piti’ odol poltsak Valverderekin zerikusirik ez zuela zioten bitartean, Italiarrak, beharbada Basso eta Scarponiren erruduntasunak eragindako kalteaz edo, Valverderen erruduntasunean sinisten zuten. Valverdek ez du (oker ez banaiz behintzat) 2006ko maiatzaz geroztik Italiako lehiaketatan parte hartu, baina iaz hanka sartu zuen. Edo beharbada Tourrak italiarrekin bat eginda hanka sartzera bultzatu zuten.

Continue reading “Ma come, Valverde!”

Euskal Herriko txirrindularitza ekitaldiak indarrak batzen

Euskal Herriko Itzulia 2009Aurreko ostegunean eman zuten Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia bateratzearen berri. Aurreko urteetatik baitzirudien horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, Euskal Bizikletako antolatzaileek gero eta zailtastun handiago baitzituzten txirrindulariak ekartzeko. Txirrindularitza zaleok ez gaitu erabakiak harritu.

2009ko lehen ekitaldian 6 etapaz osatutako lasterketa prestatu dute. Bi elkarteek adostu bezala (Diario Vascoko Kirol Antolakuntza eta Euskal Bizikleta Elkartea), etapa horietako bat Arraten amaituko da. Aurtengoan 3. etapa izango da. Protourreko lasterketa apirilak 6an hasiko da Ataunen eta Zallan amaitu apirilak 11ean. Hona hemen lasterketaren laburpena:

1. etapa (apirilak 6): Ataun-Ataun
2. etapa (apirilak 7): Ataun-Villatuerta
3. etapa (apirilak 8): Bilatorta-Arrateko santutegia
4. etapa (apirilak 9): Eibar-Gueñes
5. etapa (apirilak 10): Gueñes-Zalla
6. etapa (apirilak 11): Zalla-Zalla (bakarako erlojupekoa)

Urtero legez, aurten ere Tropela.net-en Euskal Herriko Itzuliaren inguruko lehiaketa izango dugu, urteko lehena. Beraz, adi izango gara lasterketa honen inguruan izango diren gora-beheren inguruan.