Contador jaun eta jabe Zallan

Alberto ContadorEspero bezala, Contadorrek erraz poltsikoratu du Euskal Herriko aurtengo itzulia. Itzulia eta bigarren etapa garaipena, bigarrenez jarraian. Eskerrak Samuelek erlojupeko txukuna egin duen ze bestela aurreratu egingo baizukeen. Maldan gora eta behera ziztu bizian joan da eta azkenean bigarren sailkatuari, Colomi, 30 segunduko errentarekin gailendu zaio sailkapen nagusian. Hori bai, aipatzekoa Colomek egindako erlojupekoa, Contadorrek mallorkiarra itzalean utzi badu ere, merezitako bigarren postua lortu baitu, bai etapan baita sailkapen nagusian ere. Samuelek podium egitea lortu du eta ez da gutxi izan (galtzerdietako eraztun olinpikoek lagundu al diote?). Evansek, berriz, espero baino maila baxuagoa eman du eta podiumetik kanpora geratu da ondorioz.

Etaparen lehian bazirudien atzoko garaipen ikusgarriaren ondoren Pinotik bigarrena eskuratu behar zuela, baina ez da hala izan. Rogers taldekideak erlojupeko ikusgarria eginda Pinotirena hobetzea lortu du. Bazirudien egindako denbora hori hobetzea ez zela erraza izango eta garaipena High Roadek lortu behar zuela, baina Contador dagoen lasterketatan zail dagoela dirudi.

Euskaldunei dagokionez Egoi Martinezek erlojupekoan sufritu egin duelakoan naiz; helmugan bertan Knees-ek aurreratu egin du. Bazirudien lehen euskalduna bera izango zela, baina David Lopezek erlojupeko oso ona egin du eta 13. sailkatzea lortu du Egoiren aurretik. Pena lehen hamar postuetan euskaldunik sailkatu ez izana eta etaparik ezin lortu izana.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.