Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…

Gaur ospatu da 2012ko Vueltako 12. etapa, Pontevedra eta Ezaroko begiralekuaren artekoa. Ohitura bihurtu denez Espainiako Itzuliko edizio honetan antolatzaileek etapa garaipena erabakitzeko azken kilometroetan aldapa oso pikoa jarri dute (batez besteko % 15 aldapa, gehienez % 30 ). Polemikoa izaten ari da ibilbidea. Iosu Garate lagunak argitaratutako azken postean eztabaida hori ikusi ahal izan […]

Ikuskizunaren mesedetan

Lortu dute nahi zutena. 11 egun pasa dira Espainiako Itzulian eta lehen lau sailkatuak 58 segunduren tartean daude (lehen hirurak 15 segundutan). Ah! Eta horietatik 3 espainiarrak, tartean aurtengoan dopin zigorretatik bueltan diren Contador eta Valverde ultramaitatuak. Pentsa, Rodriguez lider irten da itzuliko banakako erlojupeko bakarretik! Espektakulua! Gaurkoari so, Pontevedra inguruan izan da etapa, eta […]

Degenkolb da Vuelta honetako esprinterra

Gaurkoan laugarren etapa garaipena eskuratu du alemaniarrak. Zalantzak bazeuden ere, aurtengo Vuelta honetan indartsuena eta azkarrena, nola ez, bera dela argi geratu da.Galizian da tropela eta bertan izango da hurrengo egunetan ere. Profilari begiratuta bazirudien gaurkoan iheslariek aukeraren bat izan zezaketela; horretan saiatu dira Javier Aramandia (CRJ) – dagoeneko laugarrenez! Gaur ere lehiakorrenaren saria eman […]

#70 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Lehen asteari errepasoa

Espaianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Movistar taldeak bi lider izan ditu, Jontathan Castroviejo eta Valverde. Valverdek eroriko bat tarteko lidergoa galdu zuen eta zeresana eman zuen gertakariak tropela ez baitzen geratu. – Degenkolb […]

Contadorrek enbido, Valverdek hordago

Valverdek irabazi du, ustekabean, Collada de La Gallinako gainean, Andorran. Contadorrek jo du azken kilometroan eta bakarrik abiatu da helmugarantz, baina Saxo Bank-Tinkoff Bank taldeko igotzailea bete egin da eta Valverdek eta Rodriguezek aurrea hartu diote ia-ia helmuga marraren gainean. Beñat Intxausti eta Igor Anton bikain aritu dira eta minutu erdira iritsi dira biak ala […]

Vueltako esprinterrik azkarrena Degenkolb

Alemaniarra aurtengo Vueltako esprintetan nagusi ari da izaten. Orain arte hiru esprint jokatu dira eta hirurak irabazi ditu. Gaurkoa izan da azkena.Motorlanden amaitzen zen gaurko etapa eta motoen pare egin dute esprinta. Bazirudien Swiftek aukera ona izan behar zuela, SKY taldeak behintzat dena eman du horretarako. Ez da, ordea, nahikoa izan eta 10. helmugaratu da. […]

UK Postalen erritmora

Armstrong-ek ez du jarraituko EEBBtako antidoping ajentziak irekitako kasuan borrokan. Bertan, US Postal taldean sistematikoki dopina praktikatzen zela esaten da. Berak dioenez, etsita, nik uste azken asteetan bere taldekide izandako Hamilton, Vaughters etabarrek aitortu baitute hau benetan hala izan zela. Beraz, bere garaian irabazitako garaipenak kendu ahal dizkiote, tartean Frantziako 7 Tourrak (idatzi ahalko da […]

Cancellara ez dut faltan bota

Haizearen mendian orain urte batzuk Juanma Garatek bezalaxe, gaurkoan ere Clarke australiar gazteak etapa garaipena ostu dio Tony Martin erlojupeko espezialista handiari Valdezcaray ski estazioan. Eguneko ihesaldiak amaieraraino iristea lortu duen Espainiako Itzuliko lehen etapa izan da. Hautagai nagusiei dagokienez, ia guztiak batera iritsi dira, azken mendate hortan mugimendu ugari izan diren arren, gehienbat Contador […]

Zakur zaharren arteko lehia

Valverdek irabazi du Arrateko etapa, Rodriguezi azken arnasean aurrea hartuta, eta lider jarri da. Valverde eta Rodriguezekin batera, Contador eta Froome helmugaratu dira. Beste hamar txirrindulari segundo gutxira iritsi dira; tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton. Espainiako Vueltako lehen mendiko etapa izan dugu gaur. Helmuga Arrateko gainean izan da, aldapa aski ezaguna Euskal […]

Misteriorik gabeko etapan, detaile pare bat

Misteriorik gabeko etapa nafar errepideetatik: ihesaldia-neutralizazioa-sprinta. Degenkolb gaztea Davis zaharraren aurretik nagusi, justu bada ere. Ongi adierazi du Eneko Garatek twitter bidez gertatutakoa: “Baldarrena indartsuen”, izan ere, halakoxe moldea dauka bizikleta gainean, Boonen handiaren estilora. Etorkizun handiko txirrindularia da, eta hura bezela, ez soilik sprintetan, baita klasika handietan ere. Ez noa luzatzera etaparen analisian. Hala […]