Aproposa telebistatik emateko, eta hala ere…

Joaquim RodriguezGaur ospatu da 2012ko Vueltako 12. etapa, Pontevedra eta Ezaroko begiralekuaren artekoa. Ohitura bihurtu denez Espainiako Itzuliko edizio honetan antolatzaileek etapa garaipena erabakitzeko azken kilometroetan aldapa oso pikoa jarri dute (batez besteko % 15 aldapa, gehienez % 30 ).

Polemikoa izaten ari da ibilbidea. Iosu Garate lagunak argitaratutako azken postean eztabaida hori ikusi ahal izan da. Normala den bezala, gai honen aldekoak eta kontrakoak ditu.

Baina etaparen kronikatxoa egin aurretik polemikoa izan daitekeen beste gai bat ukitu nahiko nuke. Ez al duzue uste telebista errealizazioa ez dagoela kirolariek ematen duten mailan? RTVEko kudeaketa ez da izaten ari historiako onena. Carlos de Andres Frantziako Tourrean askotan kritikatzen du hango telebista errealizazioa. Kritikak bere etxekoei egitea tokatzen zaienean orduan isildu edo horiek positibo gelditzen dira (hau esanda burura etortzen zait Chema Abad-ek nola goraipatu zuen RTVE-ek eskainitako kobertura Olinpiar Jokoetan, ahaztuz adibidez Maider Undaren sailkapen probak telebistaz ezin genituela jarraitu eta hori bai izan zitekeen nahiko kritikagarria).

Arratsaldean lan egiten duen pertsona batek ez dauka aukerarik etaparen irudirik apenas ikusteko telebistatik. Berandu konektatzen dute zuzeneko irudiekin. Gaur adibidez, 16:30etan ez dakit zenbat iragarki ostean (iragarkiak Espainiar Telebista Publikora itzuli dira, zezenketak bezala!!!) eta 16:40etan iragarkiei tartea eskaini die berriro. Ze broma? Hori bai Pedro Delgadok aipatu zuen daukaten hitzarmenarengatik hasten direla ordu horretan. Eta ezin ahal dute hitzartu Frantziako Tourrean bezala eguerdiko ordu bietan hasi beraien kirol kanaletik emititzen? Agian ez naiz konturatu eta Lehen Mailako Tenis Txapelketa horietako bat botako dute Teledeportetik… Eta irudien kalitatean inguruan zer esan… XX. mendekoak al dira? Batzuetan XIX. mendeko zuri beltzean grabatzen zituzten kamerek irudi kalitate hobeagoa eskaintzen zuten.

Etapari dagokionez aipatutakoa. Guztia azken bi kilometroetan erabaki da. Joaquim “Purito” Rodriguez-ek irabazi du Alberto Contadorren eta Alejandro Valverderen aurretik. Christopher Froome britainiarra ia minutura du sailkapen nagusian.

Eguneko ihesaldian Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi), Cameron Meyer (Orica), Amaël Moinard (BMC) eta Kevin De Weert (Omega Pharma-Quick Step).Hanka lurrera bota behar izan du Xabier Zandio nafarrak (SKY) erorketa baten erruz helmugatik 30 kilometro ingurura.

Biharkoa trantsizio etapa izango dute Asturiaseko mendiko hiru etapei aurre egin aurretik. Santiago de Compostela eta Ferrol arteko 170 kilometro gogoetan jarraitzeko eta ahal den gehien txirrindularitzaz disfrutatzeko.

Argazkia: Bettini / cyclingnews

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.