2016ko sorpresen bila

Paris-Nice 2015 - 09/03/2015 - Etape 1 - Saint Remy Les Chevreuse - 196,5 Km - France - Le peloton au passage à Chambord

Txirrindularitzan lokatza garaia utzi berri dugun honetan Munduko Txapelketaren ospakizunarekin, Tropelako jarraitzaile eta kolaboratzaileok bagoaz gutxinaka-gutxinaka aurre denboraldiko etapa ezberdinak erretzen.

Proiektu honetako zati diren lehiaketa ezberdinak hurbildu ahala geroz eta sakonago ikertzen ditugu taldeen nondik norakoak. Continue reading “2016ko sorpresen bila”

Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)

etapa 9Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara iristear 1,7km 6,2%ra. Ez dirudite aparteko esfortzurik, baina errealitatean denok dakigu diziplinaren zailtasunaz eta talde bat baino gehiok denbora galera garrantzitsu bat edukiko dutela helmugan argi dago. Taldekako erlojupeko hau irabazi nahi duen taldeak, erritmo bizi bat denbora luzean mantentzeaz gain, indarrak ondo orekatu beharko ditu. Horretan trebeak diren talde bat baina gehiago aurki genezake aurtengo Tourrean. Continue reading “Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)”

Quintana itzuli da

bettiniphoto_0202012_1_full_670-1
Kolonbiar txikiak Tirreno-Adriatikoa astebeteko itzuliaren edizio berri bat gaineratu du. Larunbateko etapan, Terminillon elurpean amaitu zena, erakustaldi eman ostean Movistar taldeko 2015ko Frantziako Tourreko lider eta hautagaia mahai gainean kolpe sendo bat eman du.

San Luis-eko itzulian ezin izan zion Dani Diaz argentinarrari aurre egin. Kolonbiako txapelketan ere eroria izan zuen eta horrek planak eraldatu zizkion – arrazoi horregatik Andaluziako Itzulian ez zen egon. Zertarako gai zen askok ez zekiten. Begi bistan geratu da: Quintana on bat ikus dezakegu 2015 honetan.

Iaz, Contadorrek izugarrizko erakustaldia eman zuen itzuli berdinean. Sekulako erakustaldia eramanez poltsikoratu zuen Neptunoren hiruhortza sari bezala duen lasterketa. Uztailean berriz gogotsu ikusi arren, eroriko batek bere helburu nagusiaren borrokatik at utzi zuen (hala ere urtea ondo amaitzea lortu zuen Vuelta bereganatuz).

Buruhausteak besterik ez digute emango lau handiek kinielak egiterakoan (Nibali –Astana-, Contador –Tinkoff-Saxo-, Quintana –Movistar– eta Froome –Sky). Italiarrak iaz bezala pattal hasi du urtea baina Italiako txapelketaraino ez zuen bere gaitasunaren berririk eman. Madrildarra maila onean dago, baina ez dago iaz bezain sasoitsu edo gutxienez ez da hain erraz gailentzen besteekiko. Kolonbiarra ikusi dugu zertarako gai den eta Kenian hazitako Britainiarrak Andaluzian sekulako sasoia erakutsi zuen Contador oso on bati garaituz baina azken orduko osasun arazoek bi itsasoetako lasterketan ez parte hartzera bueltatu dute.

Zer egingo dugu? Ez dakit. Ziur daukadan bakarra: izango dugu aukera disfrutatzeko txirrindularitza onaz eta urteko zita oso garrantzitsuez (Milan San Remo igande honetan, Euskal Herriko Itzulia, Ardeenetako Hirukoa eta Roubaix apirilean…). Kinielako txapelketa klabeak iritsi arte puntu pilaketa handiak (edo galerak) izateko badaukagu zer gozatuaz.

Argazkia: cyclingnews.com