Esprint eztabaidagarria italiarren artean

Gaurkoan ihesaldiak etapa garaipena eraman du. Esprinter nagusiak etxea joanak dira eta ez zegoen tropelean ihesaldia zapuzteko gogo berezirik zuen talderik. Horrela, ihesaldiko Visconti, Ulissi, Lastras eta Bakelants elkarrekin helmugaratu dira.

Etapa garaipena esprintean erabaki da eta hika-mika ederra sortu ere sortu da. Protagonistak Visconti eta Ulissi gaztea izan dira. Bi italiar Italian elkarri mokoka. Eztabaida sortu da ia enbarazu egin dion Ulissik ala ez. Beharbada bai, baina gogoratu azken 300 metroetan eskuak eskulekutik ezin direla kendu. Arau horri jarraiki Viscontiri etapa garaipena kentzea zentzuzkoa iruditzen zait. Hala ere ez dakit zergatik pasa duten hirugarren postura eta ez tropeleko azkenera.

Gaurko beste garailea Siutsu izan da. Ihesaldian sartu da eta helmugan lortu duen 3 minutuko errentari esker sailkapen nagusiko lehen 5 postuetaraino aurreratzea lortu du. Nire ustez lehen postu horien lehian kalterik gehiena Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Nieve eta Igor Antoni egiten diete kalte. Hori sailkapen nagusia helburu jartzen badute egin beharreko lanak eginda aurkitzen baitira jada.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.