Adi! Dauphinen ere TTTa izango da eta puntuak banatuko dira

Italiako Giroa 2015: EQS erlojupekoa

ADI! Aurten lehen aldiz taldekako erlojuaren kontrako saioak puntuagarri izaten ari dira. Lehena Italiako Giroa izan genuen eta hurrengoa Dauphine Kriteriuma izango da izan ere 3. etapa taldekako erlojupekoa izango da. Giroarekiko desberdintasun bakarra puntua kopuruan izango da, Dauphine astebeteko lasterketa izanik, puntu gutxiago emango ditu:

– Lehen sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 35pt
– Bigarren sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 15pt
– Hirugarren sailkatutako taldeko txirrindulari bakoitzari 5pt

Informazio hau ikusgai duzue Puntuazio Sistema atalean.

Gogoratu kiniela egiterako garaian ez da aldaketarik egongo, erabiltzaileak beti bezala aukeratu beharko ditu txirrindulariak. Oraingoan ordea, erabiltzaileak kontuan hartu beharko du taldekako erlojupekoek puntuazio sistema berezia edukiko dutela eta hori kontuan hartu beharreko faktore bat izango da kiniela egiterako garaian.

Etapa bakoitzaren ondoren banatzen diren sailkapen nagusiko puntuak beti banatu izan diren bezala banatuko dira. Hau da, taldekako erlojupekoaren ondoren sailkapen nagusian lehen 6 sailkatuek puntuak bilduko dituzte.

OHARRA! Erlojupekoa amaitzen duten lehen hiru taldeetako txirrindulari orok bilduko dituzte puntuak, nahiz eta bere taldearekiko denbora galera eduki. Txirrindulari batek ez baldin badu erlojupekoa amaitzen (erretiratua) ez du punturik bilduko, nahiz eta bere taldea lehen hiruen artean sailkatu.