#343 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 2. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 2. etapan ere protagonista Jumbo Visma taldekoak izan dira. Taldekako erlojupekoa jokatu da eta talde herbeheretarra nagusi izan da. Horrenbestez Teunissenek (TJV) lidergoa sendotzea lortu du. Bigarren sailkatu da Ineos taldea eta hirugarren Deceuninck – Quick Step.

Hau guztia eta biharko etapak eman dezakeenaren berri Iban Perezek (@piban) ematen digu podcast berri honetan.

#342 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Gaur abiatu da 2019ko Frantziako Tourra eta ezustean garailea Teunissen (TJV) izan da, Groenewegenen (TJV) esprint bideratzailea. Tropelean eroriko bat izan da eta Jumboko esprinterra jokoz kanpo geratu denez, Teunissen gauza izan da photo finishean bada ere Saganen (BOH) aurretik helmugaratu eta, etapaz gain, maillot horia lortzeko.

Protagonisten artean Van Avermaet (CCC) eta Rossetto (COF) aipatzea lehenak mendiko maillota eskuratu baitu eta bigarrenak azken kilometroetan ia 2 minutuko errentaz aurrera egitea lortu baitu.

Gaurko etapan kaltetu nagusien artean Fuglsang (AST) aurkitzen da 17kmren faltan erorikoa izan baitu. Odolez ikusi dugu baina badirudi, oraingoz behintzat, jarraitzeko moduan izango dela.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) Tour honetako lehen mini podcast honetan.